|
Iñaki Iturriotz-k idatzia
|
|
Asteartea, 2010(e)ko Otsaila(r)en 02-(e)an 18:37etan |
|
Jorge Oteiza artistaren bizitza eta bere lana izan zuen abiapuntu aurtengo bertso egunak. Ordu bi eta erdiko saioan artistaren inguruko pasadizoak, bertsoak, arte lanak eta ekarpenak ikusi eta entzun ziren Donostiako Kursaaleko kubo handian.
Mila ikusletik gora zeudela hustu zuten bertsolariek barruan ekarri zutena. Bertsolariak bertsoz eta errimaz hustu ahala ikusleok bete ginen eta ikusleok txaloz eta animo oihuz hustu ginenean bertsolariak pozez eta ondo egindako sentsazioz bete ziren.
Xabier Silveira, Maialen Lujanbio, Iñaki Gurrutxaga, Jon Maia, Uxue Alberdi, Igor Elortza, Jokin Sorozabal eta Amets Arzallus izan ziren bertsolariak. Ofizioka eta bakarka osatu zuten bertsolariek arratsaldeko jarduna. Andoni Egaña izan zen saioaren gidaria. Bufanda gorri bat soinean, berak kontatzen zituen Oteiza handiaren gertaera eta jazoerak. Unai Elizasuk gaiak jartzen zituen Oteizaren gogoetak abiapuntu hartuta. Aipagarriak izan ziren Maialenek bakarka osatu zituen bertsoak. Hizkuntzari, euskarari kantatu zizkion, gai jartzaileak eskuetara bota zion ura euskara zela iradoki zionean. Hemen duzue lehen bertsoa:
Ur txorrota bat bada hizkuntza zenbat tanta da hitzeko zenbat hitz dira tonu desberdin ta esanahi anitzeko gaitzerdi ontzi bat baldin bagenu tanta galduak biltzeko eskuetatik joaten denak arriskua du hiltzeko halare hitzak etziren sortu eskutan edukitzeko.
|