Big Bang

San Nikolas ikastola Teknoskopian

Elhuyar elkarteak antolatutako Teknoskopioa lehiaketan, DBH mailako ikerketa proiektuaren sari nagusia jaso dute San Nikolas ikastolako ikasleek.

Proiektuaren egileak Koro Euba, Iratxe Arribilaga eta Ainhoa Zamorano izan dira, San Nikolas ikastolako DBH 4. mailakoak.

Gure garunean suertatzen diren bi prozesu, buruz ikastea eta ikasitakoa aplikatzea, sare neuronalaren bidez garatzea izan da proiektuaren helburua. Horretarako, kalkulu orrietan garatutako sare neuronalaren simulazioa sortu dute.

Zorionak!

teknoskopioa

BTEK

Elhuyar Fundazioak eta Ikastolen Elkarteak sortu duten BTEK Teknologiaren Interpretazio zentroa Bizkaiko Zamudioko Teknologia Parkean dago.
Gazteei teknologia gerturatzea, bigarren hezkuntzako ikasleei bereziki, du xedetzat; gazteen artean kultura zientifiko-teknologikoa sustatzea.

BTEKen helburu orokorra: teknologiaren jakintza gazten artean hedatzea: ikasleei teknologiarekiko beldurra galaraztea eta haiengan zientzia eta teknologiarekiko bokazioa piztea.

Zentroan hainbat lan aurki daitezke, IKT-multimediak eta L@btek deritzon tailerreko ROBOTIKA tailerra, esaterako.

Teknopolisek egindako errportajea ikus dezakezue hemen:

Ba al dakizue zer den positroia?

Ba al dakizue zer den positroia?

Horrela definitzen da: positroia elektroiari dagokion antipartikula da. Elektroiaren masa berdina du baina karga positiboa. Gogoratu elektroiak duen karga -1.6 × 10−19 C dela.

1928an, Paul Dirac fisikariak positroia aurresan eta gero, Carl D. Andersonek 1932an izpi kosmikoen elkarjotzeak hodei kamara batean partikula hauek sortzen zituztela aurkitu zuen.

Baina zer gertatzen da materia eta antimateria elkartzerakoan? Biak desagertuko direla. Beraz, positroia elektroiarekin elkartzerakoan biek deuseztuko dute baina hau ez da zertan berehala gertatu behar. Hori gertatzen den bitartean, segundo baten hamar milioirenetan, "heriotz dantza subatomiko" batean egon daitezke, bata bestearen inguruan biraka, atomo berezi bat sortuz. Zientzialariek atomo berezi honi positronio deritze.

 

Teknopolisentzat saria

Elhuyar Fundazioak ekoizten duen "Teknopolis" saioak zientzia-dibulgazioaren Europako telebista-programa onenaren saria jaso du.  Zehazki, "Teknopolis"-i egokitu zaion saria 'Johnson & Johnson popular science TV Award' saria izan da.

Sari-banaketa Hannoverren (Alemania) ospatu da, eta saria jasotzera Maider Egües "Teknopolis"-en zuzendari eta aurkezlea, Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia eta Beñar Kortabarria "Teknopolis" saioko erredaktorea gerturatu dira.

 

Maider Egüesek adierazi duenez, "Europa mailako telebista-programa onenaren saria jasotzea oso garrantzitsua da guretzat, gure lanaren errekonozimendu bat baita".

"Teknopolis"-ek 12 urte daramatza ETBko kateetan emititzen, zientziaren dibulgazio lan garrantzitsua egiten.  Teknopolis

ZORIONAK!!

Ongi etorri!

Ikasturte berria hasi dugu eta Kontaizuk atal berria jarri du martxan. BIG BANG
Big Bang atal honetan zientzia eta teknologiaren inguruko berriak izango dituzue: biologia, fisika, kimika, geologia, astronomia, matematika...

Big bang aukeratu dugu izenburutzat sorrera delako, unibertsoaren sorrera azaltzeko dagoen teoria, eztanda handia. Hasieran unibertsoko energia guztia puntu batean elkartuta zegoen. Leherketa bat egon zen, Big Bang- na, eta materia guztia aldentzen joan zen. Materia hori oinarrizko partikulez osaturik zegoen, gaur egun ezagutzen diren 89 partikula baino gehiagoz: elektroiak, positroiak, barioiak, neutrinoak, fotoiak, mesoiak... Apurka-apurka materia hori magnetikoki erakartzen hasi zen eta lehen galaxiak eta izarrak sortu ziren

Ordutik hona gauza asko gertatu dira, frogatu dira, asmatu dira...Horien berri ematen saiatuko gara.

ONGI ETORRI BIG BANG ATALERA!

 

2d1

Gotzon Garaizabal eta Peru Magdalenak erakusketa berri bat ondu dute. Kasu honetan, 2d1 proiektuak ardoaren galaxiarekin duen harremanaren baitan, planeta berri bat deskubritu dute. Kiribila. Oraingoan, argazki eta poesia erakusketa izan...

Gehiago irakurri

Emakumeak Hitza eta Bizitza

Emakumeak Hitza eta Bizitza

Orain laurogeita hamar urte Emakume Abertzale Batza erakundea sortu zan. Hari horreri tiraka konposatu dabe Emakumeak Hitza eta Bizitza liburua Begoña Bilbaok, Gurutze Ezkurdiak, Karmele Perez Urrazak eta Josu...

Gehiago irakurri

IFTTT

IFTTT

Zerbitzu oso interesgarri eta sinplea da ifttt.com. Beren sortzailen hitzetan "Internet zure alde lanean jartzeko" balio duen tresna. Errealitatean, baldintza bat betetzen denean ekintza bat burutzeko balio duena. Adibidez, blog...

Gehiago irakurri

logobie © Euskal Herriko Ikastolak EKE gardena