
Zornotzako Andra Mari Ikastolak hasiera emango dio ekitaldiari pregoiarekin goizeko 10:00etan. Ondoren, Sopelako Ander Deuna ikastolak eta Lekeitioko R.M de Azkue ikastolak bertso antzerkia eta euskalkien inguruko antzerkia eskainiko digute.
Ander Lipus ere bertan izango dugu eta "Hala mintzatu zen Zappatustra" ekitaldia eskainiko digu.
Bukatzeko bertan bildutakoak Asti leku ikastolako ikasleek egindako talo goxoak jateko aukera izango dute.
Musika, umorea, euskara....hori dena eta gehiago izango da Zornotzako Zelaieta Zentroan!
2009-2010 ikasturteko ikasmaterialen katalogoa jadanik kaleratuta dago. Bertan ikusi ditzakezue aurtengo nobedadeak eta noski, urteetan zehar osatutako bildumaren produktuak. www.ikastola.net
EUSKARAZ JOLASTU, EUSKARAZ BIZI!
Hemen duzue katalogo osoa
8KBZ. Zortzi Katilu Bete Zorri

Irristalari, Munduan Ibiltari
Material mota: CD-ROMa.
Adina: 10-16 urte.
Deskribapena: Mapa interaktiboekin geografia ikasteko CD-ROMa. Bi aukera nagusi ditu:
- Ikustatu: Mapa interaktiboak; mapak ikus ditzakezu, aizu!, eta sagua mugituz, datu zehatzak jasoko dituzu, bai mapa politikoetan,
bai fisikoetan. A zer pagotxa! Bide azkarra eta motza!
- Jardun: Bigarren aukeran, zuk nahi duzun mapan eskatzen zaizkizun datuak Ipintzen asmatu behar duzu. Asmatu bai, baina ez asmatu! Asmatzen...?

ZORIONAK!!

2009ko apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko egunean, Euskal Herriko Ikastoletan JUUL hauteskunde literarioen eguna ospatu zen. Aurten, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBHko eta Batxilergoko ikasleak izan dira botoa eman dutenak, botu inguru guztira. Azkeneko urtetan euskaraz argitaratutako liburuak hautagai izan dira eta horrez gain, gustuko duten ilustratzailea ere aukeratzeko posibilitatea izan dute ikasleek. Hauek izan dira bozketen emaitzak (informazio gehiago: JUUL web orria):
A- Haur Hezkuntza
1- Neu naiz ederrena, Mario Ramos.
2- Pirata zaharra, Ingrid&Dieter Schubert.
3- Maritxalar eta hiru hartzak, Gerda Muller.
B- Lehen Hezkuntza (1go eta 2. maila)
1- Han Gan-en zaldi magikoa, Chen Jiang Hong.
2- Kikik koko nahi du, Txiliku.
3- Korri, Sebastian, Korri!, Juan Kruz Igerabide.
C- Lehen Hezkuntza (3. eta 4.maila)
1- Nur eta irlandar gnomoa, Toti Martinez de Lezea.
2- Pottokoren usainak, Pello Añorga.
3- Aitona eta amona udalekutan, Joxantonio Ormazabal.
D- Lehen Hezkuntza (5. eta 6. maila)
1- Nur eta irlandar gnomoa, Toti Martinez de Lezea.
2- Jara, Jasone Osoro.
3- Garmendia eta Fannyren sekretua, Kirmen Uribe.
E- DBH
1- Pijama marradunaz jantzitako mutikoa, John Boyne.
2- Jara Bartzelona, Jasone Osoro.
3- Seximenduz, Fernando Morillo.
F- Batxilergoa
1- Ortzadarra sutan, Fernando Morillo.
2- Xake mate, Alberto Ladrón.
3- Sua falta zaigu, Katixa Agirre.
I- Ilustratzaileak
1- Mikel Valverde
2- Jesus Lucas
3- Jokin Mitxelena
4- Birgit Rieger
5- Juan Luis Landa
6- Enrique Morente

Elkar diskoetxearen eskutik argitaratu du diskoa. Izenburu esanguratsua jarri dio Garik bere abesti bildumari, erreinbidakzio kutsua ere somatzen delarik. Diskoa rock estiloan murgiltzen da, naiz eta batzutan mugan aurkitu, sonoridade...
Gehiago irakurri
Emakume baten mintzoa adituko duzu liburua zabaltzeaz batera: begi bat galdu nuen nerabezaroan; minbiziz hil zitzaidan ama; dibortziatua naiz eta seme bat daukat; enkarguzko lanak idaztetik ateratzen dut bizibidea; berriki...
Gehiago irakurriGotzon Garaizabal eta Peru Magdalenak erakusketa berri bat ondu dute. Kasu honetan, 2d1 proiektuak ardoaren galaxiarekin duen harremanaren baitan, planeta berri bat deskubritu dute. Kiribila. Oraingoan, argazki eta poesia erakusketa izan...
Gehiago irakurriOrain laurogeita hamar urte Emakume Abertzale Batza erakundea sortu zan. Hari horreri tiraka konposatu dabe Emakumeak Hitza eta Bizitza liburua Begoña Bilbaok, Gurutze Ezkurdiak, Karmele Perez Urrazak eta Josu...
Gehiago irakurri
Zerbitzu oso interesgarri eta sinplea da ifttt.com. Beren sortzailen hitzetan "Internet zure alde lanean jartzeko" balio duen tresna. Errealitatean, baldintza bat betetzen denean ekintza bat burutzeko balio duena. Adibidez, blog...
Gehiago irakurri