Ikastolen Elkarteak Kontaizu aldizkari digitala sortu zuenetik urte batzuk igaro badira ere, hastapenetik dagoen komunikatze grina ez inolaz ere itzali. Kili Kili aldizkariaren lekukoa hartuta, gazteen intereserako diren gaien inguruko iruzkinak bildu egiten dira, adin anitzeko irakurle gazteari bere ekarpenak egiteko tresnak eskaintzeaz bat.
Gaur Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, 2012ko Euskadi Literatura Sariak adierazi ditu.
Ikastolen Elkarteak argitaratutako AZKEN GARAIPENA komikia, Iban Zalduarena hain zuzen,HAUR ETA GAZTE literatura saria jaso du.
Azken urteetan Ikastolok, XABIROI komikiarekin egindako lan bikaina bere fruituak eman ditu.
Euskadi Literatura Sariak 2012
Euskarazko haur eta gazte literatura
Irabazlea: IBAN ZALDUA GONZALEZ
Izenburua: AZKEN GARAIPENA
Argitaletxea: Euskal Herriko Ikastolak


|
|
Azken Garaipena
|

Axular Lizeoko ingurumen-proiektua
Pirinioetako Lan Komunitateak (CTP) Axular Lizeoak eta Thèzako (Langedoc-Rousillon) Federico GarcíaLorca ikastetxeak aurkeztutako ingurumen-proiektuari 2011ko gazteriaren saria eman dio.
"Rousillonetik Euskal Herrira: garapen jasangarriaren bideetan zehar" izenburuko proiektuari esker, Pirinioen bi aldetako ikasleek, katalanek zein euskaldunek, aukera izango dute beraien herrialdeetako ingurumen-errealitateei buruz ikasketa eta hausnarketa egiteko.
Ikasturte osoan zehar Ikasgela Birtualaren bidez hainbat gai jorratuko dituzte. Aldi berean, bi herrialdeak bisitatuko dituzte garapen jasangarriaz lanean diharduten erakunde eta enpresekin harremanetan jarri, historia, gizartea eta kultura ezagutu eta hizkuntzak ere praktikatzearren.
Argazkian CTPko lehendakari berria den Yolanda Barcina Axularreko proiektuaren arduraduna den Xabier Insausti eta irakasle katalanekin agertzen da Toulousen sari-banaketako zeremoniaren ondoren.


Elkar diskoetxearen eskutik argitaratu du diskoa. Izenburu esanguratsua jarri dio Garik bere abesti bildumari, erreinbidakzio kutsua ere somatzen delarik. Diskoa rock estiloan murgiltzen da, naiz eta batzutan mugan aurkitu, sonoridade...
Gehiago irakurri
Emakume baten mintzoa adituko duzu liburua zabaltzeaz batera: begi bat galdu nuen nerabezaroan; minbiziz hil zitzaidan ama; dibortziatua naiz eta seme bat daukat; enkarguzko lanak idaztetik ateratzen dut bizibidea; berriki...
Gehiago irakurriGotzon Garaizabal eta Peru Magdalenak erakusketa berri bat ondu dute. Kasu honetan, 2d1 proiektuak ardoaren galaxiarekin duen harremanaren baitan, planeta berri bat deskubritu dute. Kiribila. Oraingoan, argazki eta poesia erakusketa izan...
Gehiago irakurriOrain laurogeita hamar urte Emakume Abertzale Batza erakundea sortu zan. Hari horreri tiraka konposatu dabe Emakumeak Hitza eta Bizitza liburua Begoña Bilbaok, Gurutze Ezkurdiak, Karmele Perez Urrazak eta Josu...
Gehiago irakurri
Zerbitzu oso interesgarri eta sinplea da ifttt.com. Beren sortzailen hitzetan "Internet zure alde lanean jartzeko" balio duen tresna. Errealitatean, baldintza bat betetzen denean ekintza bat burutzeko balio duena. Adibidez, blog...
Gehiago irakurri