Arteder

2d1

Gotzon Garaizabal eta Peru Magdalenak erakusketa berri bat ondu dute. Kasu honetan, 2d1 proiektuak ardoaren galaxiarekin duen harremanaren baitan, planeta berri bat deskubritu dute. Kiribila.

Oraingoan, argazki eta poesia erakusketa izan da. Kiribil ttipiak argazki erraldoietan izan dira, poesia hutsarekin dantzan.

Erakusketa martxoaren 23an izan zen, larunbatean, Durangoko Landako gunean, Ardo Saltsan Feriaren barruan, 11etatik 15etara eta 17etatik 21etara.

Proiektuaren inguruko informazio gehiago: http://www.2d1.eu

 

Arte saharauia Euskal Herrian

Mohamed Moulud Yeslem artista saharauia Euskal Herrian dago. Artista honen erakusketa ikusteko aukera izango dugu Elorrioko Iturri Kultur Aretoan otsailaren 4tik 15era.

"Libros de madera" deituriko erakusketetan obra desberdinak ikusiko dira beti ere bere jatorria eta bere kausa presente izanda. obraz gain, artistarekin hitz egiteko aukera ezinhobea egongo da, bertan baitago eta bere herriak bizitzen ari den egoeraz gehiago jakin ahal izango dugu.

"El artista comprometido es aquel que pone sus habilidades al servicio de una causa, casi siempre noble"

moulud

Oreya Chamber Choir

Ukrainako Oreya Chamber Choir taldeak ez du parekorik izan Tolosako 43. Abesbatza Lehiaketan (Gipuzkoa). Sari nagusia lortu ez ezik, ahots nahasien ataleko bi sailetan ere garaile atera da, hau da, polifonian eta folklorean. Lehiaketako irabazle nagusia izanda eta puntuaziorik altuena eskuratuta, datorren urteko Europako Sari Nagusian parte hartuko du, Mariborren (Eslovenia).

Amaiera ekitaldia ere aprobetxatu zuten euren maila eta baliabideak erakusteko. Abestu beharreko kantuez gain, bi opari egin nahi izan zizkieten entzuleei. Kriskitinak eta abanikoak atera, eta zapatak astintzen jardun zuten lehenik, gizonezkoak emakumezkoen maitasuna lortzen saiatzen ariko balira bezala. Sari banaketa amaitu ondoren, berriz, Nikolai Rimski-Korsakoven Polet Xmelya (Erlastarraren hegaldia) pieza umoretsua eskaini zuten, inguruan intsektu bat zebilkiela irudikatuz.

Taularatzeko modua, sentimendu desberdinen adierazpena: maitasuna, tristura, otoitza....aspaldian ahaztu ezin izango den abesbatza.



Harribitxi ezkutuak

Alemaniako espresionismo garaiko artista garrantzitsuenetako bat izan zen Otto Dix alemaniarra. XX. mendeko bigarren hamarkadan garrantzia handia izan zuen espresionismoak Alemanian, eta mugimendu horren barruan handia izan zen Otto Dixen ekarpena.

Artista 1969an hil zenez, haren lan guztiak ezagutzen ditugulakoan egon gara, baina Herber Remmert galeristak Dixek margotutako koadro argitaratu gabeak aurkitu dituela esan du; lau, hain zuzen ere. Antza denez, Koch abizeneko bikote bildumagileak erosi zituen bere garaian, eta orain, hauen alabak izan ditu gordeta, Bavarian (Alemania hegoaldean). Remmertek egindako kalkuluen arabera, koadroak 1920-1923 tartekoak dira.

Lanak

Aurkitutako lau koadroetatik hiru akuarelak dira, eta laugarrena zirriborroa da.  Akuarelak Nachtens (gaua), Soubrette (neskatila) eta Strich III (pintzelkada) dira, eta zirrborroa berriz, Dixek Alfred Flechtheimi egin zion erretratuarena omen da. Artista Dusselforden bizi izan zen garaikoak dira koadroak, eta 200.000 eurotik gora balio dezakete gaur egun. Momentuz baina, Remmertek Dixi buruz egitekoa den erakusketan erakutsiko ditu Dusseldorfen bertan.

Arte arraroa

Gauza arraroak ikusi ditugu artearen historian, eta egia da lehen koadro abstraktuak inork ez zituela ulertu. Hala ere, Nuno Oliveira artista urrutiegi joan da Nova de Cerveirako bienalean. Izan ere, zazpi oilorekin batera sartu da kaiola batean, eta hantxe egongo da bienalak irauten duen denboran.

"Berdinak garela amets egiten dut" izenburua ipini dio bere performanceari, eta lasaigarriekin eutsiko dio erronkari. Oiloak dira kaiolan hanka biren gainean kabitzen diren bakarrak, eta Oliveira etzanda dago begiak babestuta. Oiloei artistaren emazteak ematen die jaten, eta hantxe egongo da artista artelanaren barruan; kaiolaren barruan.

Gizakiaren, animaliaren, kulturaren eta artearen artean egon daitezkeen berdintasunez gain, krisi garaian jendeak hartzen dituen depresioaren kontrako botika lasaigarriak ere salatu nahi ditu 37 urteko artistak.

 

2d1

Gotzon Garaizabal eta Peru Magdalenak erakusketa berri bat ondu dute. Kasu honetan, 2d1 proiektuak ardoaren galaxiarekin duen harremanaren baitan, planeta berri bat deskubritu dute. Kiribila. Oraingoan, argazki eta poesia erakusketa izan...

Gehiago irakurri

Emakumeak Hitza eta Bizitza

Emakumeak Hitza eta Bizitza

Orain laurogeita hamar urte Emakume Abertzale Batza erakundea sortu zan. Hari horreri tiraka konposatu dabe Emakumeak Hitza eta Bizitza liburua Begoña Bilbaok, Gurutze Ezkurdiak, Karmele Perez Urrazak eta Josu...

Gehiago irakurri

IFTTT

IFTTT

Zerbitzu oso interesgarri eta sinplea da ifttt.com. Beren sortzailen hitzetan "Internet zure alde lanean jartzeko" balio duen tresna. Errealitatean, baldintza bat betetzen denean ekintza bat burutzeko balio duena. Adibidez, blog...

Gehiago irakurri

logobie © Euskal Herriko Ikastolak EKE gardena