Bertsoleku

Bertsoapp, iPhone, iPad eta iPod touch-erako bertso aplikazioa

bertsoapp screen2

Oraingoan bertsoa eta teknologia lotu dituen tresnarekin nator. Asko izan dira bertsolaritzaren inguruan sortutako mahai joko eta liburuak baina hau desberdina da.

App Store denda birtualean eskuratu daiteke eta dohainekoa da. euskarazko edukizko aplikazioen artean dago. Eskuko gailuetan erabiltzeko pentsatu diseinatu da, iPad, iPhone eta iPod touch-erako.

Labur azaltzeko Mihiluze saioaren "potokumeak" frogaren oso antzekoa dauka estiloa. Aplikazio hau jolas erara planteatuta dago... pantailan, bertso bat agertzen daa baina oinak, kenduta. Erabiltzaileak, dagokion oinak bertsoan jarri beharko ditu, ordenean. Amaitutakoan, aplikazioak automatikoki zuzenduko du bertsoa, ondo dauden errimak berdez jarriz eta txarto daudenak, ordea, gorriz.

Aplikazioak 200 bertso baino gehiago ditu, eta bi multzotan banatzen dira, 4 puntuko bertsoak eta 8 puntukoak.

Bertsozaleei eta euskalzaleei zuzenduta dago... euskara hutsean idatzitako aplikazioa delako. Ez dakit nik Bizkaiko txapelketan parte hartzaileen diren bertsolarien artean entrenamendu moduan erabiliko den edo ez, nik ez dut erabili nahiz eta horrelako telefono bat izan esku artean. Finala hurbiltzen dagoen honetan, agian, norbaitek hartuko du beroketa laguntza legez. Ondo pasatzeko bitarteko bat da.

BaDaGaRa ari da bidea egiten

Maite Berriozabal

Final laurdenak bertsozaleak hurbildu dituzte Bizkaiko txapelketak bi urterik behin ematen digun plazara. Bertsolari ezagunak eta aurpegi eta ahots berriak entzuteko aukera izan dugu, baita aurtengo edizioan txapela janzteko hautagaia den Igor Elortza ere.

Berrituatik Balmasedara, handik Mungiara, biharamunean Sopelara eta azkena Zornotzara. Orain Bilborako finalerako bidean Basauri, Durango eta Gernikako finalerdiak geratzen dira. Azaroako hilabeteetan eta Abenduko lehen asteburuan izango dira saio hauek eta bertan erabakiko dira finalisten izenak.

Azken fase honetan kantuan ariko direnak dira 2010ko finalistak: Arkaitz Estiballes 
Etxahun Lekue 
Jone Uria 
Onintza Enbeita Eneko Abasolo Abarkas 
Peio Ormazabal 
Beñat Ugartetxea 
Miren Amuriza. Kanporaketetako irabazleak: Iratxe Ibarra 
Ibon Ajuria 
Fredi Paia 
Igor Elortza 
Oihana Bartra eta puntuazioaren arabera sailkatu diran Gorka Ostolaza 
Gorka Lazkano 
Arrate Illaro 
Joseba Artza eta 
Iñaki Iturriotz.

Lehenengo finalerdia

Azaroaren 18an, 17:30ean, Basauriko Kiroldegian Bertsolariak: Eneko Abasolo, Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes, Oihana Bartra, Gorka Lazkano eta Iñaki Iturriotz.

Bigarren finalerdia

Azaroaren 25ean, Durangoko Landakon.

Bertsolariak: Arrate Illaro, Etxahun lekue, Fredi Paia, Jone Uria, Igor Elortza eta Gorka Ostolaza.

Hirugarren finalerdia

Abenduaren 2an, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian.

Bertsolariak: Beñat Ugartetxea, Ibon Ajuria, Iratxe Ibarra, Joseba Artza, Miren Amuriza eta Peio Ormazabal.

Bizkaiko bertsolari txapelketan… BADA, GARA, ZARA

goiburua bbtgoiburua bbt

Balmasedako Klaret Antzokian izan zen domeka arratsaldean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa eta Ibon Ajuria izan zan nagusi 431,5 puntugaz. Ibon Ajuria finalaurrekoetara pasatu da zuzenean.

Puntuazioak: Ibon Ajuria 431,5
, Gorka Ostolaza 413, 
Eñaut Uruburu 354, 
Xabat Galletebeitia 349,5,  
Ander Salaberria 329 eta 
Itxaso Paia 319

Berriatuan hasi zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta Iratxe Ibarra izan zen nagusi bertan. Markinarra zuzenean sailkatuko da finalaurreetara.

Puntuazinoak: Iratxe Ibarra 450
, Arrate Illaro 402, 
Imanol Uria 371,5
 Xabier Enbeita 357,5 
Jone Larrinaga 346 eta 
Inazio Vidal 340

Datorren asteburuan ez da txapelketarik izango. Hurrengo kanporaketa biak urriaren 27an eta 28an izango dira, zapatu-domekan. Egutegia:

Urriak 27, Mungia. Fredi Paia, Ander Elortegi, Iñaki Iturriotz, Malen Amenabar, Peru Vidal eta Txaber Ormazabal.



Urriak 28, Sopela. Ekaitz Larrazabal, Igor Elotza, Garikoitz Sarriugarte, Gorka Lazkano, Joseba Artza eta Nerea Ibarzabal.

Azaroak 4, Zornotza. Aitor Arrutia, Asier Legarreta, Josu Landeta, Julen Erezuma, Oihana Bartra eta Unai Ormaetxea.


Inprobisazioa eta umorea

Ikastaro hau, gure baitako komikotasuna bilatzeko abenturan bidelagun izan nahi duten bertsolari/zaleei proposatzen diegu. Klown inprobisazioan dugun esperientziaren arabera, ikastaroan proposatuko ditugun ariketak bertsotan inprobisatzeko lagungarri izango direlakoan gaude. Hainbat alor landuko ditugu: entzutea, metafora, disponibilitatea, arnasa, literalak, sortzeko jarioa, huts egiteen kudeaketa, hutsuneetatik irteteko estrategiak, gorputza errekuperatzea, eta abar.

Gure lan moldeak klowna espresio ekintza gisa ulertzen du batik bat, eta espresio ekintza horren bidez norberak bere baitan duen Auguste pertsonaia tradizionala bakoitzak bere-berea duen modu bakanean garatzea nahi du. Ikastaro honen helburua dibertitzea da, gure entzumena hobetu eta inprobisatzeko errekurtso gehiago eskuratzen ditugun bitartean. Bidaia honek nork bere buruaz eta egunerokotasuneko korapiloez umorea egiteko prestutasun osoa eskatuko digu: tikak, obsesioak, maniak, desioak, beldurrak... Guzti hori ez dago garena uste dugun horretatik hain urrun. Pertsona guztiok auto-inportantzia zerrenda luze bat erakusten - edo ezkutatzen- saiatzen baikara. Gure barneko pailazoaren komizitateak horietan ditu bere sustraiak eta bere fruiturik behinenak. Senekak zioen bezala, bere buruaz barre egiten duena ez da inoiz barregarri geldituko.

Metodologia:

Metodologia dinamikoa eta parte-hartzailea izango da. Beroketa fisiko eta emozionalerako ariketak egingo dira; inprobisazio uneak egongo dira, tartean klown inprobisazioak eta ahots inprobisazioak (bertsoak eta ez bertsoak). Eta bizitako horretatik berrelikatzeko denborak egongo dira, klown kodearen hainbat aspektu tekniko jorratzeko bide ematen baitute.

 

Udagoienera begira

 

txapelketa

 

Udako arratsalde eta iluntzeak bertso saio eta afariez alaituko diran egun hauetan guk udazkenera begira jartzeko aprobetxatuko dugu. Izan ere, osatuta daude dagoeneko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte nortzuk hartuko duten. 

 

Udabarrian egin ziren eskualdekako sariketen ondoren, izen emote epea amaituta dago eta jadanik badakigu ze 30 bertsolarik kantatuko duten Bizkaiko Bertsolari Txapelketako final laurdenetan. 

 

www.bizkaikotxapelketa.biz webgunean agertzen diren datuen arabera hauek dira izenak:

 

Inoz finalista izandakoaen artean, Igor Elortza, Fredi Paia, Iratxe Ibarra eta Ibon Ajuria aurkeztu dira.

Eskualdeetako txapeldunetatik, Aitor Arrutia, Oihana Bartra, Gorka Lazkano, Iñaki Iturriotz, Gorka Ostolaza ,Arrate Illaro ,Peru Vidal eta Julen Erezuma

 

Puntuazinoaren arabera:

Joseba Artza 

Imanol Uria 

Xabat Galletebeitia 

Ander Elortegi 

Garikoitz Sarriugarte 

Eñaut Uruburu 

Josu Landeta 

Xabier Enbeita 

Itxaso Paia 

Jone Larrinaga 

Nerea Ibarzabal 

Iker Belaustegi

Malen Amenabar 

Txaber Ormazabal

 Unai Ormaetxea 

Ekaitz Larrazabal 

Ander Salaberria

Inazio Vidal

 

2d1

Gotzon Garaizabal eta Peru Magdalenak erakusketa berri bat ondu dute. Kasu honetan, 2d1 proiektuak ardoaren galaxiarekin duen harremanaren baitan, planeta berri bat deskubritu dute. Kiribila. Oraingoan, argazki eta poesia erakusketa izan...

Gehiago irakurri

Emakumeak Hitza eta Bizitza

Emakumeak Hitza eta Bizitza

Orain laurogeita hamar urte Emakume Abertzale Batza erakundea sortu zan. Hari horreri tiraka konposatu dabe Emakumeak Hitza eta Bizitza liburua Begoña Bilbaok, Gurutze Ezkurdiak, Karmele Perez Urrazak eta Josu...

Gehiago irakurri

IFTTT

IFTTT

Zerbitzu oso interesgarri eta sinplea da ifttt.com. Beren sortzailen hitzetan "Internet zure alde lanean jartzeko" balio duen tresna. Errealitatean, baldintza bat betetzen denean ekintza bat burutzeko balio duena. Adibidez, blog...

Gehiago irakurri

logobie © Euskal Herriko Ikastolak EKE gardena