Bertsoleku

maiatzeko eskolarteko lorea

Maiatzean eskolarteko sariketen txanda izaten da Euskal Herriko bertsolari gazteen artean. Gurean, Bizkaian idatzizko sariketa eta bat-batekoa antolatzen dira. Bertso Eskoletan eta bapateko taldeetan dabiltzan gaztetxo sarituen izenak dituzue hemen, bihar edo etzi gure plazetan kantari arituko direnak. Gernikan, maiatzaren hamarrean horrela geratu zan sari ematea mailaz maila:finalistak

LH 5

-       1. Mikel Arrate (Ander deuna ikastola – Sopela)

-       3. Lier Isasi (Ander deuna ikastola – Sopela)

LH 6

-       1. Ainize Elgezabal (Asti-leku ikastola- Portugalete)

-       2. Garazi de Diego (Betiko ikastola- Leioa)

-       3. Bittor Altube (Zelaieta Herri eskola – Abadiño)

DBH 1

-       1. Iruri Altzerreka (Berriz BHI – Berriz)

-       2. Ander Saraseta (San Nikolas ikastola- Algorta)

-       3. Eneko Elorduy (Ander deuna ikastola – Sopela)

DBH 2

-       1. Beñat Bilbao (Seber Altube ikastola – Gernika)

-       2. Iker Larizgoitia (Larramendi ikastola – Mungia)

-       3. Lur Ziarrusta (Arratia BHI - Igorre)

-       3. Irene Ezkurra (Aixerrota BHI – Getxo)

DBH 3

-       1. Txaber Altube (Abadiño BHI)

-       2. Garoa Angiozar (Berriz BHI)

-       3. Unai Mendiburu (Ander deuna ikastola – Sopela)

DBH 4 eta Batxillerrak

-       1. Aitor Bizkarra (Abadiño BHI)

-       2. Koldo Gezuraga (Gernika BHI)

-       3. Itxaro Juaristi (Abadino BHI)

 

Idatzizkoaren ondoren etortzen da bertsoak bat-batean egin eta sortu beharra. Kanporaketan gaindituta, Bilboko El Carmen aretoan izango da finala asteazken honetan, maiatzaren 29an. Bi mailatan banatuko dira, adinaren arabera; txikien mailan, taldeka

A  taldea:

Maider Barañano

Lur Ziarrusta

Aritz Landeta

Alaitz Urrutia

B taldea

Beñat Bilbao

Antxon Uriguen

Iruri Altzerreka

Bittor Altube

 

Handien mailan:

Ane Alegria

Lurdes Ondaro

Aitor Bizkarra

Koldo Gezuraga

Ander Gerrikaetxebarria

Asier Galartza

Leire Amenabar

Txaber Altube


Txapelketa nagusiaren atarikoak

maialentxa1

Irailaren 29an abiatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013

Lau urteko zikloa beteta, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 16. edizioa irailaren 29an hasiko da Amasa-Villabonan eta abenduaren 15ean amaituko da, BECen jokatuko den finalarekin.

Azken edizioan bezala, 14 saio izango ditu aurtengo Txapelketa Nagusiak.

Azken bi urteotan egin diren herrialdetako txapelketetan eskuratu dute bertsolariek Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukera. Horiez gain, orain lau urteko finalistek zuzenean lortua zuten txartela.

Bertsozale Elkartea orain dela urtebete hasi zen Bertsolari Txapelketa Nagusia diseinatzen eta prestaketa lanetan. Irailaren 17an egingo da aurkezpen ofiziala eta bertan txapelketaren gaineko xehetasun guztiak emango dira. Irailaren 26an, berriz, Txapelketa Nagusiaren aurkezpen festa egingo da.

43 partehartzaileak:

Agin Rezola, Ainhoa Agirreazaldegi, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Amaia Agirre, Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes, Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso, Beñat Ugartetxea, Eneko Fernandez, Eneritz Zabaleta, Erika Lagoma, Etxahun Lekue, Felix Zubia, Fredi Paia, Iban Urdangarin, Igor Elortza, Iker Zubeldia, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Iñaki Apalategi, Iñaki Zelaia, Iratxe Ibarra, Jexux Mari Irazu, Jokin Uranga, Jon Maia, Jon Martin, Jone Uria, Julio Soto, Maddi Sarasua, Maialen Lujanbio, Manex Agirre, Miren Amuriza, Nerea Elustondo, Odei Barroso, Oihana Bartra, Oihane Perea, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Unai Agirre eta Xabier Silveira.

Bertso topaketak, ikasturtean ikasitakoa plazaratzeko unea


Gu ere bertsotan

Bertsolaritza ikasturtearen amaieran ohikoa izaten da ikasitakoa eta landutakoa plazara ateratzea. Ikasgelan egindako bertsi bildunak, ikasitako kanta herrikoiak, irudian eta bat-bateko bertsoal uztartuko dituzte bertso topaketak.

Balmaseda, Abanto, Erandio, Basauri, Galdakao, Zalla, Bilbo eta Txorierrin hasiko dira topaketak eta lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako mila ikasletik baino gehiagok hartuko dute parte.ikasgeletan ikasitakoa plazaratuko dute.

 

Ikasleak izango dira protagonistak. Eztenatokira igo, eskuak atzean, mikrofonoaren aurrean kokatu eta doinu eta errimen dantzan hasiko dira.. Bi bertsolari zuzenean ariko dira kantuan, entzuleen konplizitatea bilatuz. Amaieran, bertsogintza ikastetxeetan proiektuan lagun eta babesle diren udal eta erakundeetako ordezkariak ere igoko dira, inguru euskaldun eta gune ez hain euskaldunean bertsolaritza proiektuarekiko erakusten duten konpromisoa txalotzeko.

 

Kantaldiak ikastetxeetan

 

Ikastetxeetan ere kantaldiak egiten dira. Gazteen ahotsak Aitor Agirre Betagarri musika taldeko gitarrista ezagunaren doinuak lagunduko ditu. Kanta herrikoiak kantatuko dituzte guztien artean eta baita azken urteetan ikasleentzat ezagunak diren kantak ere.

 

Topaketen datak

 

Balmaseda, Klaret antzokia, apirilak 15, goizeko hamarterdietan

 

Abanto Zierbena, kultur etxea, apirilak 19, goizeko hamaiketan

 

Basauri, Sozial antzokia, ekainak 9

 

Erandio, Merkatu plaza, ekainak 22


 

Zazpi eskualde hiriburuaren bila

DSC07842
Ipar Uribe, Arratia, Bilbo, Enkarterriak, Durangaldea, Lea Artibai, Busturialdea Bilboko finala izango dute helburu. Martxoaren 22an izango da finala, Bilboko kafe antzokian.

18 urteartekoetan eta 19 tik 23ra bitartekoetan kantatuko dabe Bizkaiko berrogeitahamar bertsolari gaztek. Askoren lehen plaza izaten da saio hau eta hain zuzen ere horixe du helburu XXI. sariketa honek, bertsolari gazteen parte hartzea eta talde nortasuna indartzea.

Lehen sei taldeak hiru lehen saiotan neurtuko dira Igorre, Markina eta Zallan hurrenez-hurren. Finalerdiak martxoaren 12 eta 13an egingo dira Durango eta Algortan. Durangaldea finalerdietara zuzenean sartuko da, iazko irabazlea baita eskualde hau. Kanporaketak ikastetxe eta kultur etxeetan egingo dira.

Lehen kanporaketa Igorreko Lasarte aretoan jokatu zen. Arratia eta Busturialdeko bertsolariak izan ziren kantuan eta etxekoek irabazi zuten institutuko ikasleen animoakaz.

Hemezortzi urteartekoetan, Arratiaren ordezkari izan dira Arrate Gaztelu, Aitor Asua eta Beñat Alonso; Busturialdekoak Lurdes Ondaro, Eneko Aldana eta Koldo Gezuraga. Nagusietan ostera, Arratiaren ordezkari Malen Amenabar Irati Astondoa eta llart Gumuzio, Busturialdetik Mikel Retolaza, Asier Galarza eta Jone Larrinaga. Puntuazioak horrela geratu dira: Arratiak 405 puntu eta Busturialdeak 342.

Bestalde hurrengo zitak martxoak 5 eta 6 ean izango dira Markinan eta Zallan.

Txapelketaren erritmoan

arabako-bertsolari-txapelketaArabako Bertso Txapelketak Lotu dio bere kartelean, eta halaxe lotu gara bertsozaleok ere eurak proposatzen diguten ibilbidera eta egitaraura. Kanporaketak egin ondoren orain finalaurrekoen antolaketa eta fasean sartuta daude buru belarri.

Bost kanporaketa jokatu ondoren hemezortzi bertsolari sailkatuta, lehenengo finalaurrekoa jokatu zen joan zen larunbatean, otsailaren 16an, Izarrako Kultur Etxean. Datozen bi asteeta ebatziko da finalean kantatuko duten bertsolarien zerrenda. Oraindik, Aramaio eta Dulantziko finalaurrean geratzen dira. Saio bakoitzaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalerako, Izarrako saiotik Asier Otamendi eta gainontzeko sailkatuek puntuazio orokorraren zai egon beharko dute.

Finala martxoaren 16an izango da Gasteizko Amaia zentroan.

"Sare bat osatzeko Arabako Bertsozale Elkarteak hartu du bere gain lan hori, orain arte. Eta lan horren fruitu berria dakarkizuegu orain: 2013ko Arabako bertsolari txapelketa.

Zerbait elektrikoa baita bertsogintza. Deskarga txiki bat gure azal-mamietan; txikia izan arren, elektrokutatu egiten gaituena guztiz, eta lotuta mantentzen gaituena osatutako sarera. Zeurea da orain lotura osatzeko txanda, bertsozale: eseri aulkian, eroso, eta sortu zure deskarga propioak, txalo edo txistu bidez, txapelketako saioetan. LOTU gurekin!"

Aramaioko finalaurrekoa, otsailaren 23an

Bertsolariak: Paula Amilburu,
Manex Agirre,
Zigor Enbeita,
Unai Mendibil,
Andere Arriolabengoa eta
Ander Solozabal

Dulantziko finalaurrekoa, martxoaren 2an

Bertsolariak: Oihane Perea,
 Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Felipe Zelaieta, Ruben Sanchez eta
Jagoba Apaolaza

Nafarroari begira

nafarroako-bertsolari-txapelketaArabak lekukoa pasako dio Nafarroari. Bi errealitate, bi txapelketa baina oinarri eta gogo bera. Aurtengo txapelketan parte hartuko duten bertsolari gehienak gazteak izango dira. Nafarroako Bertsozale Elkarteak transmisio arloan egiten duen lanaren erakusle, gazteek bertsoa ezagutu eta bertsotan aritu direlako. Belaunaldi aldaketa eman da. Modu honetan, geografikoki ere esparru berriak bereganatu ditu.

Finalaurrean erabakita daude.

Martxoak 2, larunbata
 Atarrabia Kultur Etxea

Bertsolariak: 
Julio Soto,Oskar Estanga, Erika Lagoma, Iñigo Olaetxea, Iñaki Aleman, Joxema Leitza

Martxoak 3, igandea
 Etxarri Aranatz Kultur Etxea

Bertsolariak:
 Eneko Lazkoz, Xabier Silveira, Jon Barberena, Eneko Fernandez, Ander Fuentes "Itturri", Josu Sanjurjo

Martxoak 9, larunbata 
Elizondo Lur aretoa

Bertsolariak:
 Migel Mari Elosegi "Luze", Julen Zelaieta, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Xabi Maia, Saioa Alkaiza

 

2d1

Gotzon Garaizabal eta Peru Magdalenak erakusketa berri bat ondu dute. Kasu honetan, 2d1 proiektuak ardoaren galaxiarekin duen harremanaren baitan, planeta berri bat deskubritu dute. Kiribila. Oraingoan, argazki eta poesia erakusketa izan...

Gehiago irakurri

Emakumeak Hitza eta Bizitza

Emakumeak Hitza eta Bizitza

Orain laurogeita hamar urte Emakume Abertzale Batza erakundea sortu zan. Hari horreri tiraka konposatu dabe Emakumeak Hitza eta Bizitza liburua Begoña Bilbaok, Gurutze Ezkurdiak, Karmele Perez Urrazak eta Josu...

Gehiago irakurri

IFTTT

IFTTT

Zerbitzu oso interesgarri eta sinplea da ifttt.com. Beren sortzailen hitzetan "Internet zure alde lanean jartzeko" balio duen tresna. Errealitatean, baldintza bat betetzen denean ekintza bat burutzeko balio duena. Adibidez, blog...

Gehiago irakurri

logobie © Euskal Herriko Ikastolak EKE gardena