

Berrizko laukote bizkaitarrak hamabi abesti zorrotz, eta aldi berean, punk-pop goxoak erditu ditu. "XXI. mendeko piratak" diskoa bizi-tramankulua da eta bikain konpondutakoa. Zain taldearen soinuak euren "osaba" Berri Txarrak taldearekin badu zerikusirik Unairen ahotsari dagokionez eta Rise Against edo oso miresten duten Millencolin taldeen oinordetza ere agerian dago.
Diskoa, Baga-Bigak editatutakoa, izenburua ematen dion abestiarekin hasten da zeinak Bad Religion taldearengana eramaten gaituen eta antzekoa gertatuko da "Jainkoen zerkitzariek" diskoa bukatzeko abestiaren soinu parametroekin. Baina abesti bakoitzari bila diezaizkiokegu hain ezagunak ez diren eraginak, gainera baliotsuak dira hartzen duten nabarmenagatik. Sugarcult edo Millencolin taldeko gitarrajotzailearen Franky Lee talde paraleloaren antzekotasuna dute.
Lehen singlea "Umea izan nahi dut" da. Nabarmentzen dira "Berliner Team", punk britaniarren freskotasuna eta zuzenerako ereserki adeitsua, edo "Jaia" ezaguna, "Aitzakiak" edo " Oihukatzen" itsaskorra.
Ilearen urdinkera jabetu zaigunoi, Zain taldearen taupada iraultzaileek eramaten gaituzte 90eko Gasteizko Elefante Blanco aretoko ostegun hardcore melodiko gauetara. Kaliforniako soinurik ederrenak eskaintzen zizkigun euskaldunei garain batean punk azeleratuaren altare hark. Berrizkoek garai hartan joko balute, haietako talde-sastakidun edonorekin partekatu ahal izango zukeen kartela.

Une taldearen hirugarren diskoaren izenburua luzea da, "Akustikoak eta bestelako uneak". Diskoa 2010eko abuztutik urrira grabatu dute Ortuellako Groove estudioetan Ruben G. Mateosek eta Alvaro Garciak, nahasketa eta masterizazioa Ruben G. Mateosek egin du estudio berberean. Ekoizpen lana Une taldeak eta Ruben G. Mateosek egin dute.
UNE taldearen (Bizkaia, 2004) hasiera bitxia izan zen. Taldeak abeslari bat behar zuen eta Aitor Uriarte (Latzen, Sen) konbentzitu zuten. Rober (AND eta Apnea) gitarrarekin, Carmelo "Mel" (Bulldozer, Zurkaitz, PiLT-en ordezkapenak) baxuarekin, eta Xabi (Soda) baterian dira Une. Ordutik aurrera musikariei zegokien hitz egitea eta Une taldeak bizkor lortu zuen errepertorioa osatzea, lehen maketa 2005ean. Une taldea definitzen zuen izenburuarekin argitaratu zen "Une Nare Eza" 2006an. Handik bi urtera, 2008an " Hegalik gabe hegan" diskoa argitaratu zuten. Une taldeak lekutxoa egin du Euskal Herriko musikaren eszenan eta euren musikak izan du aipamena hedabideetan. Baina zerbait alda zitekeela ikusi zen, batez ere ahotsa gehiago nabarmenduz. Ideia horren barrunbeetatik sortu da Une taldearen akustikoa.
Taldearen disko hau -"Akustikoak eta bestelako uneak"- ezohikoa da. Une taldearen ezaugarria melodien indarrean eta kontraste musikalean datza, hots, rockaren eta metalaren arteko uztarketa izan da. Disko berrian ezaugarri berberak ditugu baina modu akustikoan nahastuta. Une taldeak aurreko bi diskoetako zazpi abesti ekarri ditu modu akustikora eta hiru abesti berri sortu eta akustikotasuna itsatsi diete. Arestian esan dugu Une taldea kontraste bizien taldea dela eta hau akustikoan gehiago nabarmenduko da. Taldeak bere musikarekin ariketa estilistikoa proposatu digu non maila emateak ezinbesteko garrantzia duen. Une taldearen ahaleginak ez dira ezerezean geratu; lan zaila baina txukuna formeen kontrasteetan.

Guztira, jenderik gehien bilduko duen eguna seguraski uztailaren 7a izango da, gau horretan arituko dira Chris Martin, Jon Buckland, Guy Berryman eta Will Champion, Coldplay taldea alegia.
1996an sortu zen Coldplay taldea eta hiru urte geroago 2000. urtean kaleratu zuen "Parachutes" diskoa. 2002an "A rush of blood" lana atera zuten eta honi esker sekulako arrakasta lortu zuen. Garai hartan kontzertu bira handiak egiten hasi zen taldea eta Pop musikaren erreferente nagusietako bat bilakatu zen.
2005ean "X&Y" diskoa kaleratu zuen eta honek kalitatea eta heldutasuna ekarri zizkion taldeari. Azkenik, estudioko azken lana izan zena "Viva la Vida or Death and All His Friends" kaleratzeko Brian Eno ekoizlearengana jo zuten eta disko honekin arrakasta ikaragarria lortu zuten mundu mailan. Une honetan estudioko bosgarren diskoa prestatzen dabiltza eta oraingoan ere Brian Enoren esku geratuko dira ekoizpen lanak.
Guztira berrogeita hamar milioi disko saltzea lortu du azken urteetan Coldplay taldeak eta munduko talde ospetsuenetako bat izatera iritsi da. "Clocks", "In my place", "Fix you" eta "Viva la vida" kantuak, besteak beste, bere jarraitzaileek inoiz ahaztuko ez dituzten abesti bilakatu dira.
Ildo horretan, Bilbon Chris Martinen taldeak eskainiko duen kontzertua oso berezia izango da. Lehenengo aldia izango da talde honek Bizkaiko hiriburuan jotzen duena eta, esan bezala, espainiar Estatuan momentuz eskainiko duen zuzeneko bakarra izango da.

Korrontzi taldearen musika ibilbidea 2004an hasi zen Agus Barandiaran trikitilariaren eskutik. Euskal Herriko folk musikazale amorratua, trikia du pasioa eta kea ateratzen dio ahal duen guztietan. Korrontzi taldea horretarako osatu zuen, ikusten baitzuen bazela tokitxoa Korrontzi bezalako talde batentzat Euskal Herrian eta kanpoan ere. Asmoa beti izan da musika txukuna egitea eta behar duen babesa ematea, eta Euskal Herriko folkari ekarpenak egitea noski. "Infernuko Auspoa" deitzen den lan berri honekin asmo berberak ditu, ikuskizuna sortu ahalik eta toki gehienetara iristeko. Nolako ikuskizuna? Folk musika eta Euskal Herriko dantzak eta tradizioak uztartuta.
Oinkari Dantza Taldea 1975ean sortu zen Villabonan (Gipuzkoa). Hasieran dantza tradizional hutsa lantzen bazuten ere, 2003tik aurrera Edu Muruamendiaraz koreografoarekin kontaktuan jarri ostean, Oinkari Dantza Taldea eraldatu egin zen proposatutako aldaketek emaitza bikaina jaso zutelako. Ohiko euskal dantzei koreografia garakidearen ukituak eman eta Oinkari Dantza Taldea eraberritu zen Eneko Arteaga eta Edu Muruamendiarazekin.
Korrontzi taldea euren hirugarren diskoan ez dator bakarrik. Korrontzi & Oinkari Dantza Taldeak ikuskizun bat prestatu dute DVDn. Audioak EITBko Miramongo estudioetan grabatu zituen Jimmy Martinek 2010eko maiatzaren 14an eta Getxoko Tik-Trak estudioetan Alberto Rodriguezek 2010eko irailean.
Taldea honakoek osatzen dute:
Agus Barandiaran: trikitixak eta ahotsa. Iker Lope de Bergara: alboka, albokotea, whistleak, zeharkako txirula, panderoa, txistua, xirula eta ahotsa. Ander Hurtado de Saratxo: bateria, perkusioa, marinba eta bibrafonoa. Kike Mora: baxua. Alberto Rodríguez: gitarra akustikoa, mandolina eta koroak.

Elkar diskoetxearen eskutik argitaratu du diskoa. Izenburu esanguratsua jarri dio Garik bere abesti bildumari, erreinbidakzio kutsua ere somatzen delarik. Diskoa rock estiloan murgiltzen da, naiz eta batzutan mugan aurkitu, sonoridade...
Gehiago irakurri
Emakume baten mintzoa adituko duzu liburua zabaltzeaz batera: begi bat galdu nuen nerabezaroan; minbiziz hil zitzaidan ama; dibortziatua naiz eta seme bat daukat; enkarguzko lanak idaztetik ateratzen dut bizibidea; berriki...
Gehiago irakurriGotzon Garaizabal eta Peru Magdalenak erakusketa berri bat ondu dute. Kasu honetan, 2d1 proiektuak ardoaren galaxiarekin duen harremanaren baitan, planeta berri bat deskubritu dute. Kiribila. Oraingoan, argazki eta poesia erakusketa izan...
Gehiago irakurriOrain laurogeita hamar urte Emakume Abertzale Batza erakundea sortu zan. Hari horreri tiraka konposatu dabe Emakumeak Hitza eta Bizitza liburua Begoña Bilbaok, Gurutze Ezkurdiak, Karmele Perez Urrazak eta Josu...
Gehiago irakurri
Zerbitzu oso interesgarri eta sinplea da ifttt.com. Beren sortzailen hitzetan "Internet zure alde lanean jartzeko" balio duen tresna. Errealitatean, baldintza bat betetzen denean ekintza bat burutzeko balio duena. Adibidez, blog...
Gehiago irakurri