Zezenketen aurkako taldeko kide egin naiz.
Kartel gorri batek dakarst hau memoriara.

Eta gurako neuke ikusi dodan kartelaren ondoko kartelean irakurri: ezabatu zaitez zezenketen aurkako zerrendatik, ezabatu zure izena lagun, zezenketak debekatuta dagoz.
Inoiz gehiago ez ditugu zezenketaren aurretik zezenok gau oso batez ilunpetan, jan barik eukiko. Inoiz gehiago ez deutsaguez adarrak nerbioa ukitu arte kamustuko. Inoiz gehiago ez ditugu amu itzelezkoz apurka- apurka lausotuko, odolustuko. Inoiz gehiago ez ditugu geldiro-geldiro heriotzaraino eroanez espektakulu bihurtuko.
Eta gurako neuke hirugarren kartel baten irakurri: apuntatu zaitez nire besarkaden ikastarora. Besarkatzen irakatsiko deutsut geure ikas-aroan. Sinatuta, neu.
Baina bizitzak desbesarkaden eta desbesarkatzeen ikastaroa iragarri barik eskaintzen dau, doainik, izenik emon ez arren.
Munduan oso ezagunak dira Rio de Janeirokoa, Kolonbiako Barranquilla edo Veneziako aratusteak. Desbardinak dira Europakoak eta Ameriketakoak. Hego Ameriketan maila altuko inauteriak daukiez: Brasilen, Kolonbian, Bolivian, Uruguain. Rio de Janeirokoak dira ikusgarrienak: Sambodromoan sanba eskoletako ehundaka lagun ibili ohi dira jantzan, lumak eta ezkatak janzten ditue, koloretsuak. Filipinetan, Makatin, naturaren babesa izaten dabe ardatz. Desfile guztietan eukiten dabez lorak, hegaztiak eta ostantzeko animaliak. Bulgarian, Pernik-en maskara bildurgarriak erabilten ditue antxinako jantzak egiten dituen bitartean. Santo Domingo, Afrikako erara egiten ditue aratusteak 1520garren urtea ezkero.
Mazedoniakoa da, esate baterako, jentilen desfilea. Eta Suitzako Basilea milaka argitxuk edo farolek argitu ohi dabe sasoi honetan.
Geurean be badago nondik ibili.
Zubietako joaldunak inauterien helduerearen barri emotera abiatu dira aurten be Iturenera. Mamuxarroak, zarramuskeroak, txantxoak eta Miel Otxin. Euskla Herrian inauteriak, aratusteak, karnabalak. Munduan be badira.
Batez be Mendebaldeko herrietan ospatzen dira aratusteak. Irudimenak mozorro originalei bidea emoteko sasoia da. Euskal Herrian Beskoitzeko kaskarotak eta Larrainen hasitako maskaradak dira inauteriaren iragarle goiztiarrenak. Ituren, Tolosa, Cintruenigo, Mundaka, Lantz, Bera, Ustaritze kolorez jantzi dira.
Inauterietako jai giroa naturearen berpizteagaz batera dator eta hori konstante bat izan da munduko herrien artean. Hasikeran kutsu erlijiosoa edo espirituala eben eta horregaitik inauterietan era desbardinetako maskarak, mozorroak edo disfrazak egiten ziran, hilen espiritua antropomorfizatu eta espiritu txarrak urrunarazoz santuraren berbizte ona egiteko.
Urtearen antolaketean, udaberriko naturearen berbizteak garrantzi handia euki dau beti gure kulturetan. Baina natura-berbizte horren ospakizuna aurreratu egin dogu gure egutegian, Eleiza Katolikoaren antolaketako garizumea errespeteteagaitik. Udaberriko lehenego ilargibetetik harako lehenengo domekea beti izaten da Pazko Eguna; zazpi egun lehenago, Erramu Eguna eta berrogei egun lehenago Hauts eguna, hau da, garizumearen hasikerea eta jakina, bezperan "karnabaletako martitzena".
Juan Manuel Etxebarriak jasotako datuak dira honeek. Liburua: Euskal Urtea ohituraz betea "ARATUSTE" berbea modu baten baino gehiagotan esaten da, batez be bizkaierearen eremuan: "aratuzte", "aratoste", "ateste" esate baterako. Esaten dabenez, emoten dau "(h)aragi uzte" gaz lotuta dagoala. Eleiza Katolikoaren aginduetara joten badogu, garizuman, barikuetan batez be, barau eta bigilia edo haragi ixtea egin behar izaten zan. Urteko beste barikuetan be egin behar izaten zan baina buldea erosi ezkero jan eitekean haragia. Baraua, bizkaierazko "bariku" berbean bertan daukagu: "abari bagako" > bariaku > bariku eguna. Hortik gero, barausi (gosaldu), barauskarriak (baraua hausteko janariak).
"INAUTERI" berbea be, era askotara esaten da: iñauteri, ihauteri, iñoteri etab.
"KARNABALAK" berbea gazteleratik hartuta dago eta lehenago latinetik.
Ondo ospatu!!!!!!!
Ez dago ilargia beti bere betean.
Edo?
Ilargirako bidaia da oraingoan dakarguna, gizakia beti bere onenean ez dagoan arren.
Deskonektatu egunerokitik, goazen ilargira, iretargira.
Jules Verne (Nantes, 1828ko zezeilaren 8a - Amiens, 1905eko martiaren 24a) idazle frantziarra zan, batez be abenturazko eta zientzia fikzinozko elabarriak idatzi zituena. Zientzia-fikzinozko obra barrien aita dala dinoe.
UNESCOk dino, bere liburuak 112 hizkuntzetan itzulita dagozala. Honen ondorioz, Verne saltzaile ospetsuen zerrendaren bigarren lekuan kokatzen da. Karl Marx be aitatu leiteke, bere lanak 133 hizkuntzatan itzulita dagoz.
berandu da
beranduegi
beti zagoz joaten
sekula ez etorten
egia
errekak beti doaz, badoaz
itsasoak sikatu ziren.
Edo ez?
Durangoko liburu eta disko azokako barrikuntza nagusietako bat liburu elektronikoaren aurkezpena izan da. Bi edo hiru formatu desberdin ikusi ditugu argitaletxeetako stand-etan. Paperera ohituta gagoz eta, konfiantza lar barik ibili gara...
Liburu elektronikoaren hedapena arin doa. Barrikuntza teknologikoak gizarte eta kulturaren eremu osoan dauka eragina, geurean be bai.
Euskarari ekarriak adibide bat da. Munduko literaturea euskarara zelan, noiz eta nork itzulia izan dan erakustea du helburu.
Literatur itzulpengintzaren gordailu handiena da Euskarari Ekarriak, 825 idazle baino gehiago batzen dituena eta 2000 idazlanen erreferentziak.
Nobelak, ipuin liburuak, poema liburuak, aldizkarietan argitaratutako narrazino eta poemak... danetarik dago formatu elektronikoan.
(http://ekarriak.armiarma.com).
Hau puntua izan da.
Beste hau kontrapuntua da.
Frakak bajatu eta komunean jesarri. ‘Periodikuetako gehigarriak, txanpu eta jaboi poteetako letrak, buzoiko propagandak edo bankuko fakturak... Zeinek ez du ezer irakurtzen komunean?' -dinoe komuneko paperean proiektuko arduradunek. Durangoko Liburu Azokan Komuneko paperean idatzitako poemak komuneko paperean inprimatuta eskaini ditue, komuneko lanak egiten dira bitartean poesiaz eta euskaraz gozatzeko.
Bakotxak aukeratu dagiala!
Eta esandakoa, urte barri on!

Elkar diskoetxearen eskutik argitaratu du diskoa. Izenburu esanguratsua jarri dio Garik bere abesti bildumari, erreinbidakzio kutsua ere somatzen delarik. Diskoa rock estiloan murgiltzen da, naiz eta batzutan mugan aurkitu, sonoridade...
Gehiago irakurri
Emakume baten mintzoa adituko duzu liburua zabaltzeaz batera: begi bat galdu nuen nerabezaroan; minbiziz hil zitzaidan ama; dibortziatua naiz eta seme bat daukat; enkarguzko lanak idaztetik ateratzen dut bizibidea; berriki...
Gehiago irakurriGotzon Garaizabal eta Peru Magdalenak erakusketa berri bat ondu dute. Kasu honetan, 2d1 proiektuak ardoaren galaxiarekin duen harremanaren baitan, planeta berri bat deskubritu dute. Kiribila. Oraingoan, argazki eta poesia erakusketa izan...
Gehiago irakurriOrain laurogeita hamar urte Emakume Abertzale Batza erakundea sortu zan. Hari horreri tiraka konposatu dabe Emakumeak Hitza eta Bizitza liburua Begoña Bilbaok, Gurutze Ezkurdiak, Karmele Perez Urrazak eta Josu...
Gehiago irakurri
Zerbitzu oso interesgarri eta sinplea da ifttt.com. Beren sortzailen hitzetan "Internet zure alde lanean jartzeko" balio duen tresna. Errealitatean, baldintza bat betetzen denean ekintza bat burutzeko balio duena. Adibidez, blog...
Gehiago irakurri