Salto egingo dogu oraingoan, negutik udabarrirako saltoa. Horixe egin dau eta behin honezkero Ttarttalo argitaletxeak, udabarriko haur literaturako nobedadeen barri emon deusku.
Ttarttalo argitaletxeak oso arlo desbardinak jorratzen dituen liburuak argitaratzen ditu, euskaraz eta gazteleraz. Bildumetan narratiba, gizarte zein historia lanak, sukaldaritza edota haurrentzako liburuak aurkitu daitekez.
Ttarttalok umeentzako makinatxu bat liburu argitaratzen dau eta oraingoan udabarriko haur literaturako nobedadeen barri emon deusku. Umeen jakin mina, irudimena eta trebetasuna lantzeko material erakargarria eta eguneratua topau daiteke Ttarttaloren katalogoan: ipuinak eta album ilustraduak, ezagutza liburuak, olgetakoak, denbora-pasak eta jokoak.
Honexek dira udabarriko nobedadeak:
Kili-txikia, Liburu bat, Koloreak eta zenbakiak eta Giza gorputza ipuinak. Motibo apaingarriakizenburudunkoloreztatzeko eta zirriborratzeko boltsiko-liburua, Dinosauroak koloreztatzeko liburua eta koloreztatzeko bloka bat eta bi.
Lehen irakurleak izeneko bilduman honexek aurkitu daitekez: Baserrian (1 maila), Baobab zuhaitza (2. maila), Tximinoak (3. maila), Tximeletak (4. maila)
Lehenengo irakurleei zuzendutako lau ipuinak naturagaz lotuta dagoz. Istorio polit eta entretenigarriak dira letra larriz idatzitako testuakaz: Txori-habia, Tximeleta, Egun eguzkitsua, Itsasertzean.
Ttarttalo.com helbidean daukazue informazino gehiago.
Urtea letra artean hasi dogu. Hilabete honetan asko baino gehiago dira daukaguzan hitzorduak. Literaratur emonaldi edo ekintzen barri errez jaso daiteke han hor hemen baina, hilabete honetako gertaerak eta abar zeintzuk diren jakiteko, Emailuak kontsultatu ditugu, Liretatur Emailuak. Susa argitaletxeak egin eta argitaratzen ditu emailuok; norbere datuak emon ezkero, mailez jasoteko aukera dago.

Baina zer dira Literatur Emailuak; Literatur argitalpenak eta ekimenak iragarteko albistegi elektronikoak dira Literatur Emailuak. Susa literatura argitaletxearen atarian sartu ezkero aurkituko ditugu eta, esan dogunez, hilabetero eskuratu gura izan ezkero norbere datuak bertan orrian idatzi eta bidaltzea da biderik zuzenena. Literatur Emailuen bidez efemerideak ezeze, hilabeteko agenda be eskuratu geinke. Era erreza da literatura munduan gertatzen dana jakiteko, kontsultatzeko.
2002garren urtea ezkero euskal literatur munduak emon dituen albisteak eta nobedadeak astero-astero e-mail bidez bidali izan ditue Susa argitaletxeak eta Armiarma literatur sareak, doako Literatur Emailuak zerbitzuaren bidez. Gaur egun Emailuak blog bihurtuta dagoz, eta tarte horretan orainarte bidalitako mezu edo albiste sorta guztiak dagoz irakurgai. Bloga astero barritzen da, eta euskal literaturzaleek danetarikoak aurkitu ahal izango ditue.
Hilabete honetan, Emailuek dinoskuenez, honeek dira letrakaz daukaguzan zitak:
Arrate Egañaren Paradisua ipuin liburuaz berba egingo dute urtarrilaren 17an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.
Karmele Jaiok Ez naiz ni ipuin liburuaz jardungo du urtarrilaren 17an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
Ainara Maiak Chansons d'amour poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du urtarrilaren 18an (ostirala) 19:30ean Irungo Kabigorri ateneoan.
Kirmen Uriberen Mussche nobelaz berba egingo dute urtarrilaren 18an (ostirala) 19:30ean Eako Hea elkartean.
Hedoi Etxartek Sinplistak poema liburua aurkeztuko du Iñigo Astizekin eta Angel Errorekin batera, urtarrilaren 18an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Hormiga Atómican.
Elizabete Manterolak "Gure literatura erdaretan" hitzaldia egingo du Literatura Eskolan urtarrilaren 19an (larunbata) 10:00etan Zarauzko liburutegian.
Lutxo Egiak "Ibaian gora izokinak bezala" hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 19an (larunbata) 12:30ean Bilboko Kafe Antzokian.
Garazi Kamioren Beste norbaiten zapatak ipuin liburua aztertuko dute urtarrilaren 23an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.
Alice Munroren Zorion handiegia ipuin liburuari buruz ariko dira urtarrilaren 23an (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.
Iban Zalduaren Idazten ari dela idazten duen idazlea ipuin liburuaz ariko dira urtarrilaren 23an (asteazkena) 19:30ean Las Carrerasko Haritzalde aretoan.
Patxi Zubizarretaren Hiru gutun Iruñetik nobelaz ariko dira urtarrilaren 23an (asteazkena) 20:00etan Deustuko Bidarte euskaltegian.
Alessandro Bariccoren Zeta nobela aztertuko dute urtarrilaren 24an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.
Andrej Longoren Hamar ipuin liburuari buruz solas egingo dute urtarrilaren 24an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu dendan.
Pablo Sastreren Gauzen presentzia liburua aztertuko dute urtarrilaren 24an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.
Ramon Saizarbitoriaren Gorde nazazu lurpean ipuin liburuaz solas egingo dute urtarrilaren 25ean (ostirala) 19:00etan Iruñeko Biltokin.
Hedoi Etxarte eta Alain Urrutiaren Ihes ederra nobela grafikoa aztertuko dute urtarrilaren 25ean (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.
Jon Arretxeren Griot liburua aztertuko dute urtarrilaren 26an (larunbata) 14.30ean Miarritzeko Mediatekan.
Patxi Zubizarretaren Joan nobelaz solas egingo dute urtarrilaren 29an (asteartea) 17:00etan Ziortza-Bolibarko udaletxean.
Lizardi, Lauaxeta eta Leteren poemez errezitaldia egingo dute Anjel Lertxundik eta Antton Valverdek urtarrilaren 30ean (asteazkena) 19:00etan Donostiako San Telmo Museoan.
Harkaitz Canorekin Twist nobelaz jardungo dute urtarrilaren 31n (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.
Harkaitz Zubiriren Etxekalte nobelaz jardungo dute urtarrilaren 31n (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.
Jon Miranderi eskainitako ekitaldia zabala izango da urtarrilaren 31n (osteguna) 20:30ean Baionako Hor Konpon elkartean. Hizlari izango dira: Lucien Etxezaharreta, Ander Iturrioz eta Itxaro Borda. Musika: Pantxi Bidart eta Mirentxu Lazkano
Informazino gehiagorako kontsultatu: www.armiarma.com/emailuok/
Emakumeak Hitza eta Bizitza
Orain laurogeita hamar urte Emakume Abertzale Batza erakundea sortu zan. Hari horreri tiraka konposatu dabe liburua Begoña Bilbaok, Gurutze Ezkurdiak, Karmele Perez Urrazak eta Josu Chuecak.
Liburu honek, jarduera akademiko baten emaitza izateaz gainera, aitortzeko eta omentzeko ekimen bat izan gura dau. Oso egoera gatxetan, gizartearen eta herrialdearen alde onena emon eben emakumeei eginiko aitorpena eta omenaldia, hain zuzen be.

Azken hamarkadotan emakumeak lortzen dabilzan aurrerapenez berba egitean, eta egiteko dagoen guztia kontutan hartuta, erreza da aurrera begiratu eta atzean itzitakoa ahaztea. Historiak, baina, ikasbide ugari daukaz guri emoteko eta, historia luze horretan, baliagarria jaku emakume askok izandako jokabidea, gure iragana ezagutzeko ezeze, baita gure etorkizunari begira jartzeko be.
Liburu honetako haria bat dan arren, hariari leku batetik baino gehiagotatik egiten jako tira. Honeek dira liburuaren atalak eta atalok osotu dituen autoreak: Emakumeak abertzaletasunaren giltzarri (Itziar Rekalde), Emakumeak hezkuntzaren eragile (Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza), Emakumeak Intelligentsian (Ana Urkiza eta Iratxe Retolaza), Makilen garaiak (Josu Chueca), Hurbileko bizipenak eta testigantzak (Asier Aranbarri, Erkuden Goikoetxea, Elixabete Garmendia, Begoña Zalduegi eta Josu Chueca)
Neskatila batek maitagarriari lagundu eta maitagarriak, esker ona erakutsi edo adierazi gurean dinotso neskatoari aurrerantzean bere desio guztiak beteko deutsozala. Maitagarriak emon deutson dohaina gozatuz bide batez, neskatoa zelan andratzen eta zahartzen dan be irakurriko dogu 88 orrialdeotan.
Mariasun Landa idazle errenteriarrak oraingoan gaztetxuei zein nagusiei zuzendutako ipuina dakarsku. Maite Gurrutxaga ilustratzaile amezketarraren irudiz jantzitako ipuina da Maitagarria eta desioa, 13 urtetik gorakoentzakoa.
Pertsonaia nagusia Ezbai da. Pertsona berezia da Ezbai, sorgin kutsua eta ahalmen batzuk daukaz, hau da, maitagarri bati laguntzeaz gainera, maitagarri hori bizitza osoan bere zain egotea lortzen dau. Hori bai, neska, andra arrunta be bada Ezbai.
Mariasun Landak bere bidez kontauko deusku pertsonaia baten garapen fisiko, moral eta etikoahaurtzarotik zahartzarora; formakuntza azken baten.
Mariasun Landak dinoan moduan eta, Auden poetearen berbak gogora ekarriz, umeentzako liburu on bat inoiz ez da umeentzako bakarrik. Maitagarria eta desioa liburutxuak be irakurketa ezbardinak daukaz, irakurlearen gaitasun literarioaren araberakoak.
Letradantza atalean irakurtekoez eta irakurgarriez egin ohi dogu berba; bada, oraingoan irakurketeaz hausnartu gura dogu. Irakurteko erak eta erak dagoz baina, egia da gitxitan edo gitxiegitan esaten nahiz irakasten deuskuela zelan irakurri. Eta, zer esanik ez, ondo irakurtea ezinbestekoa da.
Ikasleak, irakasleak, kazetariak, aktoreak edo eta beste esparru batzuetako profesionalak dira irakurketa ozena gehien erabilten daben taldeak.
Gaur eguneko geure gizartean idatziak garrantzia handia dauka eta talde honen eragin sozialagatik irakurketa ozenak bat-bateko mintzaerearen fonologiari eragiten deutso. Garrantzitsua da hurrengo hau adieraztea: irakurketa ozenaren garrantzia bera eta euskal fonologiaren arabera irakurten ikastea ze holan ez bada, erderearen fonologiaren arabera irakurten da.
Hau guzti hau eta gehiago landu dau Iñaki Gamindek lantaldean: Eneko Barrutia, Esti Izagirre, Juan Luis Goikoetxea, Karmele Perez, Maribi Unamuno eta Udane Goikoetxea. Liburutxua Mendebalde Kultura Alkartean eskuratu daiteke: Irakurketa ozena ebaluatzeko irizpideak Bizkaian.

Elkar diskoetxearen eskutik argitaratu du diskoa. Izenburu esanguratsua jarri dio Garik bere abesti bildumari, erreinbidakzio kutsua ere somatzen delarik. Diskoa rock estiloan murgiltzen da, naiz eta batzutan mugan aurkitu, sonoridade...
Gehiago irakurri
Emakume baten mintzoa adituko duzu liburua zabaltzeaz batera: begi bat galdu nuen nerabezaroan; minbiziz hil zitzaidan ama; dibortziatua naiz eta seme bat daukat; enkarguzko lanak idaztetik ateratzen dut bizibidea; berriki...
Gehiago irakurriGotzon Garaizabal eta Peru Magdalenak erakusketa berri bat ondu dute. Kasu honetan, 2d1 proiektuak ardoaren galaxiarekin duen harremanaren baitan, planeta berri bat deskubritu dute. Kiribila. Oraingoan, argazki eta poesia erakusketa izan...
Gehiago irakurriOrain laurogeita hamar urte Emakume Abertzale Batza erakundea sortu zan. Hari horreri tiraka konposatu dabe Emakumeak Hitza eta Bizitza liburua Begoña Bilbaok, Gurutze Ezkurdiak, Karmele Perez Urrazak eta Josu...
Gehiago irakurri
Zerbitzu oso interesgarri eta sinplea da ifttt.com. Beren sortzailen hitzetan "Internet zure alde lanean jartzeko" balio duen tresna. Errealitatean, baldintza bat betetzen denean ekintza bat burutzeko balio duena. Adibidez, blog...
Gehiago irakurri