Letra dantza

Bekak

VII. Tene Mujika Bekan lanak aurkezteko epea zabalik dago.

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, Euskal Herriko hurreko historia ezagutzea zabaltzeko eta gure literaturea aberasteko asmoz, VII. Tene Mujika bekea abiarazo dabe, 6.000 euroko diru-laguntzinoa emongo dauena. Gure herriaren azken 70-60 urteetan izandako persona, talde, jazoera edo mobimenturen bati buruzko liburuak egiteko proiektuak aurkez daitekez (berbarako: biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, alkarrizketak, ikerketak...); lanak jatorrizkoa eta euskeraz sortua izan beharko dau, aurrez argitaratu nahiz saritu bakoa.

Proiektuak, 2011ko abenduaren 1era arte bialdu daitekez helbide honetara: Tene Mujika Beka, Debako Udaletxea - 20820 Deba.

Mendebalde Kultura Alkartea

Mendebalderen jardunaldietan izena emoteko epea barikura arte dago zabalik. Aurten hamabostgarrenez egingo dira jardunaldiak, barikuz eta zapatuz.
Informazino gehiago: www.mendebalde.com edo m E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbideetan.

Berbak hariz josten jardunaldiak bariku arratsaldean eta zapatu goizean egingo ditu Mendebalde Kultura Alkarteak, Euskaltzaindinko Plaza Barriko egoitzan. Barikuan, Xabier Amuriza bertsolari, idazle eta ikertzaileak hiztegi batu idealaren prozeduren eta oinarrien ganean berba egingo dau. Jarraian, Hizkuntzen gabeziak: euskara eta erdara, aurrez aurre izenburupean, Karlos Cid Abasolo Madrileko Unibertsitate

Konplutenseko euskerazko irakurleak etenbako alkarren eraginpean dagozan euskerea eta gaztelaniaren arteko gorabehera ontologikoak aurkeztuko ditu. Jacinto Iturbe EHUko Euskarazko lehenengo errektoreordeak hiztegien bilakaereaz eta gaur egungo egoereaz jardungo dau. Patziku Perurena idazle edo ikertzaileak eskainiko dau jardunaldietako lehenengo eguneko azken berbaldia, gaur eguneko adierazpide moduan euskereak dituan alde sendoak eta gabeziak azalduta.

Zapatuan Joseba Arrietari omenaldia egingo deutsie. Patxi Uribarrenek egingo dau gorazarrea. Juan Luis Goikoetxeak azaldu dauanez, Arrieta euskerearen munduan eragile handia izan da: Gu hasi baino lehen eragile handia zan Joseba; Bilbon erakutsi dan euskerearen katean eragile garrantzitsua.

Behinola

Behinola da: haur eta gazte literatura aldizkaria.

Galtzagorri alkarteak egiten dituen lan interesgarrien arteko bat da.

Aste Santuetan irakurtekoa neban aldizkariak dino bere hitzaurrean: udazkena duela gutxi joan da, eta negua etorri. Azken horrekin Behinola aldizkariaren beste zenbaki bat heldu da gure plazara.

Hitz eta Pitz atalean VIRGINIA IMAZ, PELLO AÑORGA, JOSE MARI CARRERE eta MAITE FRANKO ipuin kontalarien iritziak jaso ditue, eta bertan islatzen dira hareen ardurak, ikuspuntuak...ipuin-kontagintzaren inguruan.

Hitzontzian MAYI ARIZTIAren Hartzkume ipuina irakurteko era aparta dago. PATXI ZUBIZARRETAk moldatu dau ipuina.

Hizpiden ANTTON IRUSTAk bere ipuingintzearen bide luze eta oparoak ekarri deutsozan hausnarketak prestatu ditu irakurleontzako.
KOLDO AMESTOY ipuin-kontalariak dekalogoa prestau dau ipuin bat ondo kontetako aintzat hartu beharko geunkezan hamar gomendiogaz.

Hitzorduan IMANOL MERCEROk Galtzagorri Elkarteak igaz Donostiako Miramar Jauregian antolatutako ‘Irakurzaletasuna sustatuz: Haur eta Gazteentzako Liburuen hautapena eta balorazinoa' izeneko mintegian hartu eban parte, eta hitzordu honetan jaso dau ordukoa.

Erreseinen tartea Hitz beste atalean aurkituko dogu, betiko eran, liburuen gaineko komentario zuzen eta zorrotzakaz.

Hitzatzea Euskal Herriko Ipuin-kontalarien Elkarteak egin dau. Bertan, sorreraz, erronkez....egingo deuskue berba egileek.

Eta guzti honetan, MANU ORTEGAk egin ditu ilustrazinoak.

Zenbakitan

7, 25 euroan lan aparta eta errez irakurtekoaz gozatzeko gonbidapena.

32 orrialde.

8 urtetik gorakoentzako.

2010ean plazaratua.

1953an Zamoran jaioa da Seve Calleja. Umetan familiagaz batera Euskal Herrira etorri zan. Gaur egun Bilbon bizi da eta institutuan egiten dau lan.

1985ean Lizardi saria jaso eban Dado iratxoa lanagaz.

2011ra bitartean lan asko idatzi ditu eta, horrez gainera, Euskal Herrian haur literaturearen esparrua sakon aztertu dabenen arteko bat da.


1980an jaio zan Eider Eibar, zornotzarra da. Berak egin ditu liburu honetako irudiak.
Arte ederretan lizentziatua da, horma-irudiak, animazinoak, txotxongiloak eta hainbat liburu marraztu ditu.

2005ean, esate baterako, Egizu lo.
2006an Pello Telleriaren amets eroak eta Matxinsaltoen belarriak.
2007an Olentzeroren malutak.
2008an Zaldun Beltzak.
...


Izenburua: Kanpokoa naiz, eta zer?

Andres, Andy eta Anderren istorioa kontatzen da. Gurasoak Bolivian itzita Euskal Herrian bizi da...

Eskalatuz

Udabarriko mila loreak: hitzordu asko
Asko baino gehiago dira hurrengo egunotarako daukaguzan hitzorduak.
Apirilaren bian olerkari eguna ospatuko da Euskal Herrian.
Umeen liburuen munduko eguna be ospatuko da batean eta bestean. Barriz, apirilaren 23an liburuaren nazinoarteko eguna ospatuko dogu.
Zergatik apirilaren 2an?
Hans Christian Andersen idazle eta poeta daniarraren jaiotza-eguna gogoratzen da. Andersenek Sirenatxoa, Ahatetxo itsusia, Enperadorearen arropa berria, eta beste hainbat ipuin idatzi zituen. Gaur egun be asko eta asko dira bere lanak irakurten dituenak.
1965ean ospatu zan Haur Liburuaren Eguna lehenengoz, Internatioinal Board on Books for Young People -IBBY Erakundeak bultzatuta.

Egunotan jaso dogun proposamen bat:
Mina, sufrimendua, arrazismoa, mugak, hesiak, azaleren kolorea. Pati Blascok konposatutako nobelearen ezaugarriak dira. La piel desnuda.
Bizitzako txatalak, pasarteak kontatzen ditu. K2 mendira egindako bidaia edo espedizinoa kontau eban arteko lan baten. Oraingoan ostantzeko bidaia proposatzen dau autoreak.
Maitasunaren indarra da nobelearen muina. Idazleak dinoanez, bizitzatik heriotzara eta heriotzatik bizitzara bideetako gogoetak eta liburuan oinarri dan barriro jaiotzea alkar hartuta plazaratzen dira lan honetan.

Angel Alamo krisian dagoen idazlea da. Krisi sakonagoan sartuko da autoz emakume bat harrapatzen dauanean. Baina, Angelek bat batean, koman geratu dan emakumearen familiaren lagun egitea erabakiko dau.
Dino autoreak: iluntasunean be beti dago argia.

Pati Blascori asko atsegin jako eskaletea, baina bizitzan eskaletea.

 

2d1

Gotzon Garaizabal eta Peru Magdalenak erakusketa berri bat ondu dute. Kasu honetan, 2d1 proiektuak ardoaren galaxiarekin duen harremanaren baitan, planeta berri bat deskubritu dute. Kiribila. Oraingoan, argazki eta poesia erakusketa izan...

Gehiago irakurri

Emakumeak Hitza eta Bizitza

Emakumeak Hitza eta Bizitza

Orain laurogeita hamar urte Emakume Abertzale Batza erakundea sortu zan. Hari horreri tiraka konposatu dabe Emakumeak Hitza eta Bizitza liburua Begoña Bilbaok, Gurutze Ezkurdiak, Karmele Perez Urrazak eta Josu...

Gehiago irakurri

IFTTT

IFTTT

Zerbitzu oso interesgarri eta sinplea da ifttt.com. Beren sortzailen hitzetan "Internet zure alde lanean jartzeko" balio duen tresna. Errealitatean, baldintza bat betetzen denean ekintza bat burutzeko balio duena. Adibidez, blog...

Gehiago irakurri

logobie © Euskal Herriko Ikastolak EKE gardena