Letra dantza

Argitaletxe barria jaio da

Gaumin Argitaletxea

Fernando Morillo

 


Gauaren unerik ilunena.
Hori da gaumina. Misteriotsua eta sekretua.
Sorginen dantza eroa hedatzen den ordua,
eta kondaira zaharren doinu gozoa ereiten denekoa.
Gauminean dena da sinesgarri.
Dena zilegi.
Eta bakardadearen itzal beltzetatik
ortzadarrezko ametsak jaio daitezke,
iritsi berriaren lotsaz,
baina haurraren jakin-min aseezinaz.
Gauminaren ilunean abiatzen da egunsenti distiratsura doan bidea.
Eta orduan hasten dira harilkatzen,
hitz eta irudiekin,
ilargiaren magia eta goizaren lehen izpi epelak.
Istorio ederren erreinu amaiezina.

 

Oraingoz Gaumin argitaletxean liburuok aurkituko ditugu: Hildakoei esker eta haien erruz, Deabruaren letaginak, Izuaren pasabidea eta Marko panpinak trapuzko amets. Danak dira Fernando Morillorenak. Oraingoz.

Gaumin.com atarian aurkitu daiteke informazino guztia. Dendea, liburuak, kontaktua eta abar. Hortxe dago Sutondoan atala be. Tarte horretan, idazle-irakurle interakzinoa bideratu nahi da. Bereziki irakurle gazteengana heltzeko asmoz sortu da Sutondoan. Horrez gainera, irakurle gazte horreekaz egunero ibilten diren irakasleei be eskaini gura jake tartea.

Gaumin argitaletxea, ametsik nahi?

 

Fernando Morillo idazleak argitaletxea sortu dau, Gaumin argitaletxea. Gauminen ahalegin nagusia irakurleek, batez be gazteek, literatureaz gozatzea da. Olgeta gosea eta lilura biztu gura dira, irakurleen motibazinoa abiatzeko. Ohartu barik aberasteko eta osatzeko. Hor hasiko dira benetako irakurle bihurtzen. Betiko irakurle.

Bitsa eskuetan

Poema liburua jente aurrean irakurri dau Miren Agur Meabek. Gustura entzun dogu.

Susa argitaletxeagaz plazaratutako liburua da "Bitsa eskuetan".
Lan hau hiru kapitulutan banatuta dago: La vie en rose, Harearen geriza eta Zapitxo intimoak. Guztira 55 olerki batzen dira orrialdeotan.

 

letra-2011-11-11

 

Era guztietako literatur generoak - ipuinak, nobela, haur literatura, eta abar- landu dituen autore hau barriro hurreratu da poesigintzaren arlora.
"Bitsa eskuetan" poema liburuan, amodioa eta heriotza dira gai nagusiak. Argitaletxeak berak liburuaren aurkezpena egin zanean zera azpimarratu eban, nortasun barri eta indartsuago baten bila egindako ahaleginaren espresinoa dakarrela Meabek. Joan da urtebete plazaratu zanetik baina, Miren Agurrek poemok jente aurrean irakurten jarraitzen dau.

Paradoxa bat da bitsa: ugaritasunaren eta ezerezaren sinboloa, hedonismoarena eta iragankortasunarena. Desioa, amodioa eta heriotza dira liburuko gai nagusiak, baina oinarrian galerei buruzkoa da "Bitsa eskuetan", bizitzak emon eta kentzen deuskuzan horreei buruzkoa.

Josetxo Argiña. Mitxel Murua

Hargina

Antton Olariagaren irudietara zuzendu dodaz begiak.

Begi argiak, ulea eta bibotea gorriak, kiribilduta. Eskuan mazoa eta prest harria. Josetxo da bere izena eta hargina da.
Irudi hori erakusten dau Elkarrek argitaratu dauan liburuak:

Josetxo Argiña. Mitxel Murua.

Sei urtetik gorakoentzako istorioa da eta 6,70 euroren truke eskuratu daiteke. Guztira 32 orrialde daukaz eta errez irakurten da oso. Maiatzean plazaratutako liburutxua da.

Herrian oso maitea dan gizona da Josetxo. Gizon indartsua eta lanbidez hargina. Harginek harria lantzen dabe, eta Josetxo han ibilten zan egun osoan burdinazko mazo bategaz, kinki eta kanka!, harriei formea emoten.
Bere ondotik pasatzerakoan, herritarrek halantxe dinotse miresmenez:
-Josetxo da herriko gizonik indartsuena!

Eta kontatzen da liburuan:

Herri hartako alkatea harroa eta txepel hutsa zen, eta besteek esandakoa puztu egin behar izaten zuen beti. Herritarrek Josetxo herriko gizonik indartsuena zela esaten bazuten, berak zerbait handiagoa esan behar zuen.
-Herriko indartsuena ez, munduko indartsuena da Josetxo! Domina bat merezi du!
Alkateak gehienetan harropuzkeriak esaten zituen, eta herritarrak lotsatu egiten ziren hartaz; baina aldi hartan denak konforme egon ziren alkatearekin.
Denek baietz esan zuten: Josetxok merezi zuen domina bat.
Eta Josetxorengana joan ziren denak...

Gehiago irakurri gura izan ezkero, gogoratu izenburua eta autorea: Josetxo Argiña. Mitxel Murua.

Kontuz gizakiekin

Kontuz gizakiekin. Txiliku, J.L. Lopetegi.

Barriro irakurri dot! Ederra da baten!
Ez dot sarriegi egiten baina oraingoan liburuak berrikakurten nabil, zer deritxozue? Zuek irakurten dozue? Eta barriro liburu berbera?

Astegoien honetan lagun batek lamina antza daukadala esan deust. Ule luzea daukat eta horreri erreparau deutso, antza. Baina, nik oraingoz ez daukat ahate oinik!
Gure protagonisteak edo gure protagonisten arteko batek ule luzea dauka, ahate oinak daukaz eta gainera oso da ederra.

Pertsonaia mitologokoak dira laminak. Dakizuenez, erreketan eta iturrietan bizi ohi dira. Neska ederren itxura daukie eta urrezko orraziakaz orrazten dira. Laminak direla jakiteko oinetara begiratu behar jake. Liburu hau irakurtean jakin dot ostantzeko oinak be badaukiezela laminok!


Laminak kapitulua

Ordenagailuko izakiek giza itxurea daukie, baina arreta handiz begiratu ezkero, ikusi daiteke bai ez daukiela gure moduko oinik.
-Ni iturri, eureka eta ibaietako lamina naiz-dino ahate oinak daukazanak.
-Ni baso eta hatxetakoa naiz-esan dau ahuntzarenak daukazanak.
-Itsaslamina naiz-esan dau arrain buztana daukanak.
-Danok gara laminak-esan dabe danek batera.

Nerea eta Julen, bederatzi eta zazpi urteko neba arrebak, bakarrik geratu dira etxean, eta ordenagailura doaz arrapaladan, olgetako asmotan. Ha biztuteagaz batera, baina, euskal mitologiako pertsonaiak eta kondairak agertuko jakez pantailan. Eta, ez dakie zer dan errealidadea, zer fikzinoa.

-Barriro gertatu da-esan deutso Julenek Nereari-. Mitologikoak sartu dira ordenagailura.
-Zagoz isilik!-egin deutso zarata Nereak.
Zarata edo orroa horregaz ikaratuta edo, izakiok desagertu egin dira pantailatik. Bat geratu da, urrezko orraziagaz ulea orrazten.
-Ez dago gizakiez fidatzerik-esan dau laminak.
-Zer dinozu?-itaundu deutso Nereak.
Ester txarreko ventea zarie!-laminak-. Kontauko deutsuet lamina bateri gertatutakoa, eta ikusiko zelan egia dan....

Gehiago jakin gura badozue jakin egizue hauxe dala erreferentzia: Kontuz Gizakiekin. Txiliku, J.L. Lopetegi. Elkar argitaletxea.

Barriro irakurri dot eta une batez nik neuk be sinestu dor fikzinoa errealidadea dala eta alderantziz. Oraingoan be oso izan da atsegina irakurtea! Animo!

Bilbainada Saria

BILBOKO UDALEKO KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK OHIKO BILBAINADA SARIRAKO 2011KO DEIALDIA zabaldu dau.


Parte hartu gura dabenek ekainaren 30era arte daukaie epea, gaur egungo Bilbori edo itsasadar inguruko udalerriei edo bertako pertsonaiei, ohiturei eta eguneroko bizipenei buruzko jatorrizko abestiak aurkezteko.

Letra artean murgildu eta animatu!

 

2d1

Gotzon Garaizabal eta Peru Magdalenak erakusketa berri bat ondu dute. Kasu honetan, 2d1 proiektuak ardoaren galaxiarekin duen harremanaren baitan, planeta berri bat deskubritu dute. Kiribila. Oraingoan, argazki eta poesia erakusketa izan...

Gehiago irakurri

Emakumeak Hitza eta Bizitza

Emakumeak Hitza eta Bizitza

Orain laurogeita hamar urte Emakume Abertzale Batza erakundea sortu zan. Hari horreri tiraka konposatu dabe Emakumeak Hitza eta Bizitza liburua Begoña Bilbaok, Gurutze Ezkurdiak, Karmele Perez Urrazak eta Josu...

Gehiago irakurri

IFTTT

IFTTT

Zerbitzu oso interesgarri eta sinplea da ifttt.com. Beren sortzailen hitzetan "Internet zure alde lanean jartzeko" balio duen tresna. Errealitatean, baldintza bat betetzen denean ekintza bat burutzeko balio duena. Adibidez, blog...

Gehiago irakurri

logobie © Euskal Herriko Ikastolak EKE gardena