Naroak, Lutxik eta Peruk ezin dabe jasan ingeleseko irakasle barria: sorgin galanta da andereño Kulerozahar, ikasleak arbelera atara eta barregarri iztea beste helbururik ez daukana. Hiru lagunak, baina, ez dira geldirik egongo, eta modu bat bilatuko dabe irakasle gaiztoari bere ordaina emoteko.
Xabier Mendigurenek eta Iñaki G. Holgadok alkarlanean idatzi eta marraztutako liburua da
Kulerozahar

Eta hauxe da atarian egiten deuskuen itauna:
“Sorginik badago ala ez dago?”
Galdera hori oraintsu egin baleaste, argi eta garbi erantzungo neban: EZ! Hori ipuin bat da, Olentzero eta beste hainbaten modukoa, ume txikiei kontatzen jakenaa”.
Baina orain galdera bera egin ezkero, altu erantzun beharko neuke: “BAI! Sorginak badagoz!”.
Zer aldatu da bitartean? Ba, sorgin bat ezagutu dodala. Bene-benetako sorgin bat.
Zertan ezagutzen da benetako sorgin bat?
…
Argitu gurako zeunke misterioa? Irakurri Kulerozahar!
Idoia Etxeberriak eta Eider Eibarrek alkarlanean osatu dabe hamabi urtetik aurrerako gazteentzako liburua

Lizardi saria jaso barri dau Mireia neskatoa protagonista dauen liburutxuak.
Mireiak pareko etxean argia ikusi dau, gau eta egun biztuta dagoan argi bat. Berak ez daki nor bizi dan etxe horretan, ezta zergatik daukan argia biztuta be: azterketak prestatzen dabilen ikasle bat? Oporretan joan eta argiak biztuta ahaztu dituenen bat? Hilda ete dago bertan bizi zana? Gaixorik? Delituren bat egiten ete dabilz bertan? Irudimenaren besteko jakin-mina dauka Mireiak, eta bere lagun Paulegaz batera misterioa argitzen ahaleginduko da, benetako ikerlariak balira lez.
Lehenengo atalean Argia leihoan izenekoan, aurkituko dogu istorioaren azalpena. Goizean argia, eguerdian, goizaldean, uneoro aurkituko dau Mireiak argia. Mireiari beti gustau izan jako ikerlari lana eta gehienetan asmatu egiten dau gainera. Baina, zergatik mogitzen da itsasoa, txakurrek noiz egiten dabe zaunka…Hortxe hasiko da inguruko etxeetan nor bizi dan argitu gurean. A, B, C eta D, lau etxebizitza solairuko. 6 x 4=24…
Bigarren kapituluan, Hiria eta herria izenekoan, Mireiaren familia ezagutuko dogu. Bide batez, hori bai, ikerketea aurrera daroa Mireiak.
Aitonaren aholkuak da hirugarren kapitulua. Olatuak eta arbolak laugarrena, Mertxe bizilagun barriaren ingurukoa. Ikastolea eta Paul deritxonean horrexek biok, ikastolea eta Paul ezagutuko ditugu.
Guztira hamar pasarte dira Idoia Etxeberriak eta Eider Eibarrek osatu dituenak.
Argituko ete dau misterioa Mireiak?
Apirila literaturearen hilabetea da.
Letraz beteko da aurten be egun bakotxa eta batez be hilaren 23a, liburuaren nazinoarteko eguna. Ekitaldi asko egin ohi da apirilean eta hemen dakargu adibide polita.

Euskal Herriko ikastoletako umeen irakurketaren zaletasuna bultzatzeko asmoz, Juul Kanpaina berezia antolatzen da ikastoletan. Ume eta gazteek euskeraz idatzitako liburu eta ilustratzailerik gogokoenak aukeratu leikiez euren botuen bidez.
Ikastolen Alkarteak urtero-urtero antolatzen ditu literatur hauteskundeak. Apirilaren hasieran egin ditue hauteskundeak. 465 botu jaso ditue 408 liburu gogokoena aukeratzeko, eta 157, ilustzailea hautatzeko. www.juulkanpaina.net gunean dago informazino guztia. Ikasleek eurek aukeratzen ditue liburuak gustuko dituenen artean.
Eta zuk, aukeratu dozu libururik?
Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak
Xabier Olaso eta Agurtzane Villate
Xabier Olaso otxandioarrak batez be poesia landu dau baina, liburu honetan igarkizunak eta aho-korapiloak landu ditu. Oraingoan hauxe da geure gonbidapena!
Kulunka egiten dauen aulkia,
lau hanka ditu eta
hanken azpian, eskiak.
Kolore askotakoa,
marka askotakoa,
eta gidatzeko
jantzi behar da kaskoa

Dir-dir egiten dau
eta ez da izarra,
erreginearen koroan
dir-dir barra-barra
Txapel baltz handia
eta gainean euria

Pailazo ezagunez egingo dogu oraingoan berba.
Txirri, Mirri eta Txiribitonek berrogei urte bete ditue eszenatokirik eszenatoki. Martitik aurrera ospakizun ekitaldi bereziak egiteko asmoa daukie. Barri hori jasotean etorri jat gogora Alberdania argitaletxearen eskaintzea: Mendian eta Alima polita liburuak.

Mendian Andoni Egañak idatzitako abentura sorta da. Kontua da, Txiribiton oso potolo dagoela eta medikuak esan deutso kirola egin behar dauela: mendira joan. Txirri, Mirri eta Txiribitonek erabaki dabe Himalaiara joango direla. Katmandura lehenengo eta handik, Ibrahim xerparen laguntzari esker, Hantxe-Junda mendi tontorrera. Zenbat abentura aldapa handi haretan gora!
Juan Cruz Igerabidek idatzitakoa da Alima polita. Kontatzen dauanez, Muxapin bildurtuta bizi dira. Hango errege gaiztoak debekatu egin ditu jolasa eta barrea bere erresuman. Erregearen alaba politaren izena Alima da, eta pozik bizi izan da aitaren jauregiaren harresi barruan. Gaur urten dau lehenegoz kalera, eta oso triste parau da muxapitarren tristurea ikusita. Gaur heldu dira Txirri, Mirri eta Txiribiton Muxapira, eta, Alimagaz batera, muxapitarren barrea berbizten ahaleginduko dira.

Elkar diskoetxearen eskutik argitaratu du diskoa. Izenburu esanguratsua jarri dio Garik bere abesti bildumari, erreinbidakzio kutsua ere somatzen delarik. Diskoa rock estiloan murgiltzen da, naiz eta batzutan mugan aurkitu, sonoridade...
Gehiago irakurri
Emakume baten mintzoa adituko duzu liburua zabaltzeaz batera: begi bat galdu nuen nerabezaroan; minbiziz hil zitzaidan ama; dibortziatua naiz eta seme bat daukat; enkarguzko lanak idaztetik ateratzen dut bizibidea; berriki...
Gehiago irakurriGotzon Garaizabal eta Peru Magdalenak erakusketa berri bat ondu dute. Kasu honetan, 2d1 proiektuak ardoaren galaxiarekin duen harremanaren baitan, planeta berri bat deskubritu dute. Kiribila. Oraingoan, argazki eta poesia erakusketa izan...
Gehiago irakurriOrain laurogeita hamar urte Emakume Abertzale Batza erakundea sortu zan. Hari horreri tiraka konposatu dabe Emakumeak Hitza eta Bizitza liburua Begoña Bilbaok, Gurutze Ezkurdiak, Karmele Perez Urrazak eta Josu...
Gehiago irakurri
Zerbitzu oso interesgarri eta sinplea da ifttt.com. Beren sortzailen hitzetan "Internet zure alde lanean jartzeko" balio duen tresna. Errealitatean, baldintza bat betetzen denean ekintza bat burutzeko balio duena. Adibidez, blog...
Gehiago irakurri