Udaran ezberdin ikasi

Bidaiatzeaz gain udara pasatzeko era asko dago eta zergatik ez ikastea ere horietako bat izan daiteke. Unibertsiateek beraien udarako ikastaroak garai hauetan antolatzen dituzte, baina horietaz kanpo beste era batera ere ikasteko aukera ematen duten ekitaldiak sortu daude. EraldaLAB, Ud4kamp eta orain Summer of Labs beste era batera ikasi, jolastu eta ondo pasatzeko aukera ematen duten ekitaldiak dira.

summeoflabs kabia abuztuak10

Denak Euskal Herrian izan dira, beraz ezin esan gurean teknologiaren alorrean batez ere ikasteko aukera ez dagoenik. Hurrengo asteetan Summer of Labs-en txanda izango da. Bere lehen geltokia Oreretako Kabia espazio kreaktiboan izango du abuztuaren 10 eta 11n. Bertan ekimen osoan zehar garatuko diren proiektuen aurkezpenak egingo dira eta hainbat tailerretan parte hartzeko aukera egongo da. Egitarau osoa webgunean kontsultatu dezakezue.

summeroflabs zwap abuztuak15

Ondoren ekimenak Bilbo joko du eta bertako Zwap-ean abuztuaren 15etik 18ra proiektu horien garapena ikusi eta hauetan parte hartzeko aukera izango dugu. Ekimen honetan parte hartzeko garrantzitsua da izena ematea, horrela antolatzaileek ere erraztasuna izango baitute ekimenaren antolaketa eraman ahal izateko.

Bertan ikusteko aukera izango dugun proiektu interesgarriak asko dira; denak webgunean dituzue, hau aukeraketa bat besterik ez da:

Pasaiako badiaren kutsadura neurtzeko sarea
Proiektu honetan Pasaiako badiako kutsadura neurtzeko sare bat sortu nahi dute, airearen kalitatea aztertzeko asmoz. Sentsoreak elkarkonektatuta egongo dira, eta jasotako datuak Interneten publikatuko dira zuzenean, sarea Internetera informazioa bidaltzeko gai izango delako.

Konkretuki Pasaiako airearen kutsadurak eragin ditzakeen osasun arazoak aztertu nahi dituzte. Erakusle batzuk definitu eta neurketa hauek izango dira Interneten atzigarri egongo direnak. Hiru sentsore-multzo jarri nahi dituzte badiako hiru Pasaietan. Prototipoa Waspmote hardware libreko tresnekin egingo dute.

Ardukopteroa
Proiektu honetan Arduino hardware libreko plaka programagarria erabiliz zortzi motoredun ardukopteroa eraikiko dute. Prozesu osoa dokumentatu eta lizentzia libreen bidez zabaltzea dute helburu. Baita horrekin batera bideoak sortu eta publikatu ere. Gero, edozeinek kamaradun ardukoptero hau egiteko aukera izan dezan.

Laser moztailea
Bdring eta Lasersaru proiektuak nahastu laser moztaile bat eraiki nahi da. Horretarako Lasersaur/Arduino softwarea erabiliko dute. Helburua gertuko hornitzaileen bidez lor daitezken materialekin laser moztaile merke bat egitea da.

Proiektu hauetaz gain egun horietan hitzaldi eta tailer ezberdinak egongo dira. Laborategi hauetan nodo izena hartzen dutet eta aukera hor ere zabala da:


Summer of Labs @Euskadi 2012ko udan kostalde atlantiar osoan barrena (Nantes, Euskadi, Galicia, Guimaraes, Casablanca) Arco Atlántico sareak antolatutako Summer of Labs 2012 ekimenaren barne dago.Ekimen hau beraz ez da hemen gelditzen eta Europan zehar hedatzen den handiago baten parte da. Euskal Herrira iritsi baino lehen beste toki batzuetan egon da eta ondoren ere beste toki batzuetara joango da. Beraz gurean dagoen bitartean baliatu udaran ikasteko aukera ezberdin hau.

 

2d1

Gotzon Garaizabal eta Peru Magdalenak erakusketa berri bat ondu dute. Kasu honetan, 2d1 proiektuak ardoaren galaxiarekin duen harremanaren baitan, planeta berri bat deskubritu dute. Kiribila. Oraingoan, argazki eta poesia erakusketa izan...

Gehiago irakurri

Emakumeak Hitza eta Bizitza

Emakumeak Hitza eta Bizitza

Orain laurogeita hamar urte Emakume Abertzale Batza erakundea sortu zan. Hari horreri tiraka konposatu dabe Emakumeak Hitza eta Bizitza liburua Begoña Bilbaok, Gurutze Ezkurdiak, Karmele Perez Urrazak eta Josu...

Gehiago irakurri

IFTTT

IFTTT

Zerbitzu oso interesgarri eta sinplea da ifttt.com. Beren sortzailen hitzetan "Internet zure alde lanean jartzeko" balio duen tresna. Errealitatean, baldintza bat betetzen denean ekintza bat burutzeko balio duena. Adibidez, blog...

Gehiago irakurri

logobie © Euskal Herriko Ikastolak EKE gardena