Athelticek II. kirol narrazio eta argazki lehiaketa jarri du martxan. Sortze-bokazioa duten haurrentzat zuzenduta dago, eta saririk onena eskaintzen du: argazkiak eta kronikak San Mames zelaian bertan egin.
Nork hartu dezake parte? 1994ko urtarrilaren 1etik 2001eko abenduaren 31 bitartean jaiotako munduko edozein aldeko umek har dezake parte, bakarka zein bikoteka (kasu honetan testuz eta argazkiz osatutako erreportajeetarako).
Lanak aurkezteko epea? Lanak postaz zein posta elektronikoz bidal daitezke apirilaren 15era arte.
Lanak: Kirolaren gaineko argazkiak, testuak edo erreportajeak (hau da, gaiaren beraren inguruko testuak eta argazkiak) aurkez daitezke lehiaketara. Edozein kirolaren edo kirola bizitzeko moduaren ingurukoa izan daitezkeela hartu behar da kontuan, eta ez du nahitaez futbolarekin loturarik izan behar.
Â
Sariak:  Argazki-kamerak, liburuak erosteko bonoak eta baita ordainezina dena ere: partida egun batez gozatu ahal izango da San Mamesen, kazetari edo argazkilariaren lana egiteko akreditazioarekin. Aurten, Athleticek etxean jokatuko dituen Real Sociedad, Levante eta Malagaren aurkako partidetarako akreditazioa izango dute irabazleek.
Â
OINARRIAK: http://www.athletic-club.net/pdfs/Oinarriak2.pdf

Elkar diskoetxearen eskutik argitaratu du diskoa. Izenburu esanguratsua jarri dio Garik bere abesti bildumari, erreinbidakzio kutsua ere somatzen delarik. Diskoa rock estiloan murgiltzen da, naiz eta batzutan mugan aurkitu, sonoridade...
Gehiago irakurri
Emakume baten mintzoa adituko duzu liburua zabaltzeaz batera: begi bat galdu nuen nerabezaroan; minbiziz hil zitzaidan ama; dibortziatua naiz eta seme bat daukat; enkarguzko lanak idaztetik ateratzen dut bizibidea; berriki...
Gehiago irakurriGotzon Garaizabal eta Peru Magdalenak erakusketa berri bat ondu dute. Kasu honetan, 2d1 proiektuak ardoaren galaxiarekin duen harremanaren baitan, planeta berri bat deskubritu dute. Kiribila. Oraingoan, argazki eta poesia erakusketa izan...
Gehiago irakurriOrain laurogeita hamar urte Emakume Abertzale Batza erakundea sortu zan. Hari horreri tiraka konposatu dabe Emakumeak Hitza eta Bizitza liburua Begoña Bilbaok, Gurutze Ezkurdiak, Karmele Perez Urrazak eta Josu...
Gehiago irakurri
Zerbitzu oso interesgarri eta sinplea da ifttt.com. Beren sortzailen hitzetan "Internet zure alde lanean jartzeko" balio duen tresna. Errealitatean, baldintza bat betetzen denean ekintza bat burutzeko balio duena. Adibidez, blog...
Gehiago irakurri