Iñaki Gaminde "Euskereagaz deskubritu dodaz matematikak" PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Berba bi
Udane Goikoetxea Bilbao-k idatzia   
Osteguna, 2010(e)ko Apirila(r)en 29-(e)an 00:00etan

Hizkuntzalaria eta irakaslea zara. Zelan hasi zinen irakaskuntzan?

Hasi nintzen, aittu zelan dan gauzea, oso bitxia da. Ni behargina izan naiz, fabrika bateko behargina. 15 urtegaz hasi nintzan eta hor egon nintzan 19 urte egin arte. Azken urtean, 76an, orduan hasi izan euskararen boom-a Bilbon eta sasoi haretan ez egoan irakaslerik, ez egoan ezer be. Eta hiru lau berba alkarren ostean ipinten jakin genduanok irakasle egin ginduezan. Eta holantxik izan zan, fabrikatik gau-eskolara. Hurrengo urtean, pentsau neban ha izango zala nirea. Fabrikan behar egiteari itxi eta gaur arte. 34 urte garrenean nago eskolak emoten. 13 urte egin nituen AEKn, gero hilabete batzutan Askartzan egon nintzan eta Magisteritzan 20 urte.

gaminde_1Eta Hizkuntzalaritzan?

Batak bestea dakar. Lanbide honetan, euskararen irakaskuntzan eta hizkuntzalaritza emoten ibilita ba, zaletuten hasi nintzan. Jakingurak eraginda. Apurka zaletu nintzan eta grabatzen hasi, ze irakasten euskuena eta entzuten genduana desbardinak ziran. Euskaldunengana parajetuten hasi nintzan ikastekotan, nire euskara hobetzeko. Grabatzen eta azterketa egiten 79an hasi nintzan. Gero zaletu naiz eta urteak garrenean konturatu naiz teoria zale bihurtu naizela. Grabatzen jarraitzen dot, baina ez lehengo erritmoan. Lehen zaharrakaz egiten nebana orain aldatu egin da; orain zaharrak ez dira hain zaharrak eta gitxi gora behera erreferentzia mundua neuk ezagutu dodana da. Ez da lehengo lakoa. Badagoz oraindik harritu egiten naben edadekoak, dana dala. Orain gazteakaz hasi naiz ze gazteek harritzen nabe. Ikerkuntzan beti egoten da puntu hori, gauzek harritu egin behar zaitue, ostantzean ez dauka graziarik. Ez da trokelak egiteko makina. Ni metalekoa izan nintzan eta batzutan abrosidu egiten ginan tailerretan, beti bat egiten. Makina bategaz ti-ta, zortzi orduan. Ikerkuntza, hori bihurtzen danean ez dauka graziarik. Gazteek txundituta naukie. Onerako gainera.

Euskaldun barria zara. Behin honezkero, zaharra?

Hori argitu egin behar da. Ni euskaldun barria naiz, zaharra edadez naiz. Hori beste kontu bat da. Euskaldun barri hilko naiz. Ze, onartu behar dogu, eta nik oso ondo onartzen dot, betiko euskaldunek, txikerretarik ikasi dabenek, elebidunak badira be, beste plus bat daukiela, hizkuntza sormena. Hizkuntza bat baino gehiago jakin zeinke baina ama hizkuntza oso gauza garrantzitsua eta betirako eroaten dan kontua da. Ni euskara ikasten 17 urtegaz hasi nintzan. Frantziako, haurtzandegian edo hasikoa naiz. Frantsesa naiz eta nire ama hizkuntza izan ez, txikitako bigarren hizkuntza izan danez, orain oso ahaztuta daukat, batzutan gauzak etorri egiten jataz, ez dodaz urteetan be ez entzun ez ikusi, baina badakit zelan esaten dan, hiztegian begiratu eta dinot, ba bai, egia da. Eta zelan gordetzen dot hori?

Ba hori txikerretarik gordetan dozu gogoan. Uste dot euskaragaz hori berori pasetan dala. Geure ondorengoak, euskara ondo transmitidu ezkero, euskaldun zaharrak dira, txikerretarik euskaldunak dira eta badaukie plus hori: sormenean, gauzak gogotara ekarrikeran.

Gure aita zana euskalduna zan, baina gugaz orduan ez eban egiten ze, bildur ikaragarria egoan. Bere sasoiko batzukaz egiten eban, tabernan eta giro batzutan. Gaur esan geinke ostukarren egiten ebela. Orduan, uste neban gauza bitxia zala, esoterikoa, zaharren kontu bat. Gu parajetuten ginanean guri erdera egiten euskuen. Nik uste neban euskerea galduta egoala edo zaharren kontu bat zala. Errekalden, gure auzoan, egoten ziran euskaldunak baina ez ziran entzuten, bildur giroa egoan, Francoren denpora gogorretan hori guzti hori.

Euskara ikasten Ondarroarako joan etorri baten ostean hasi zinan.

Euskara Ondarroan deskubridu neban, jaietara joan nintzan baten. Lotsatu egin ginan eta handik euskara ikasi behar genduala esanez itzuli. Hau da, kargutu ginan euskara ez zala errebeindiketako kontu bat bakarrik, edo etorkizuneko kontu bat, ezpada ze errealidade bat, guk ezagutzen ez genduana. Orduan Ondarroara joatean gaur Puntacanara joatea lez zan. Eskursino ikaragarria zan. Beharginak ginan. Ez egoan ez AEKrik ez ezer. Irakasle bila hasi eta Foruko neska bat topau genduan, unibersidadeko ikaslea. Harek emon euskun lehenego eskolea, abuztu baten. Gogoratzen dot ze tailerrean oporrak eduki nituan eta lagunek be bai. Hasi ginan, Euskalduntzen-1 liburuagaz, berak topau eban. Irailean, klaseak hasi ziranean, joan egin zan. Irakasle barik geratu ginan eta gero monjakaz hasi ginen hango konbentu baten.

Bizkaiera egiten dozu, nongoa da?

Nik nahaste itzela egiten dot, baina etxekoa egiten ahalegintzen naiz. Etxekoa dinodanean, andrearena dinot. Nik beti uste izan dot helburua euskaldunen artean ez nabarmentzea dala. Euskaldun normala izatea, ahal dala. Badakit sano gatxa dana ze, beti igertan jatzu zer edo ha. Segun non zagozan han egiten dana ikasten dozu; edozein hizkuntzagaz gertatzen da, errespetu kontua da. Beharbada gaur hori ez da ikusten, espainolek edo elebakarrek, hizkuntzagaz loturarik ez daukienak, ez daukie ohitura hori, eurek beti pentsatzen dabe eurena onena, bakarra dala eta mundu guztiak jakin behar dauena. Uste dot alderantziz dala, non zagozan hangoa egiten dozu. Eta euskaragaz bardin. Butroiko euskara ikasten hasi nintzan, andreagaz. Eurek nik baino askoz hobeto egiten dabe, zalantza barik, baina niri Butroiko euskereak biziteko eredu linguistikoa emon deust. Euskara batuak beste eredu batzuk emoten deustaz, ulertuteko, irakurteko, klaseak emon ahal izateko...;hori be ezinbestekoa da. Oraintsu Iparraldean egon naiz, grabetan. Oso ahaztuta daukat hango euskara baina gauza txundigarriak dagoz han be, han zagozan artean zeuk egiten dozu eurekana ullantzeko, ezta.

Noiz eta zelan hasi zinan grabaketakaz, akorduan daukazu?

Hoba ez! 79an hasi nintzan, Errekalden. Neuk ikasteko hasi nintzan. Han bageunkan euskaltegi edo antzekoa...;arterik baegoan bazkide multzo bat, kuotea ordaintzen zan, 400 bazkide be eduki genduazan, kuotea etxerik etxe kobratuz, familia bakotxak ehun pezeta edo...;sare horretan euskaldun zahar asko egoan. Nire lehenengo zinta biak zenbat gure bider errepikatu ahal izateko izan ziran. Lehenengo informanteak hango bi: Mertxe eta Arrankudiagako lagun baten ama. Orduan ez ziren izango zaharrak baina orduko denporetan zahar bi begitanduko jatazan...Hareei grabau neutsezan zintak, gordeta eta digitalizauta daukadaz. Gero sistematikoki hasi nintzan. Hasieran aditzak batzen, ez dakit zer dala eta. Urte batzun ostean katekimen zorabioa eduki neban, aldikada bat. Iruñara joaten nintzan...Bonaparteren esku izkribuak fotokopiatzen...gordeta daukadaz. Baina ez jatan gustetan ze, jenteagaz zagozanean hizkuntzaz gainera bizipenak eta jasoten dozuz, hartu emon zuzena da.

Eta gero?

Gero...aditza sintaxia ekarri eban, sintaxiak ez dakit zer, gero....ez dakit kanpainak eduki dodaz. Etnografia, monografiak herrietan, azentuagaz Euskal Herri osoan, entonazinoa...31 urte holan. Grabatzen jarraitzen dot, ilusino berberagaz. Orain helburuak argiago daukadaz. Txundituta itzultzen naiz etxera, nire altxor txikitxuekaz.

Euskal Herri osoko grabaketakaz zabilz.

Ni Nafarroagaz maitemindu naiz. Nafarroako mendebaldean bizi naiz eta hemen daukadaz hartu emonak, parajekoak, baina nire bihotzeko kuttuna Nafarroa da, urte askoan ibili naizelako han. Itxi neutsan Nafarroara joateari sasoi baten, beti etorten nintzalako penaz. Urte baterik bestera euskararen eremua txikertu egiten zan. Esan gura dot, nik ezagutu dot euskara Nafarroan, Iruña ondoan ia, Pirineo osoan, Zaraitzun? Aeskoan... eta joaten nintzenean...hurrengo urtean danak hilda edo...ez egoan bertako euskaldunik. Iaz Tuteran grabau dot, lehenengoz bizitzan. Honek esan gura dau orain, zorionez, Euskal Herri osoan grabau leikela: hasi Lanestosan, Cortes, Eskiula, Baiona. Amaitu dodaz inkestak Barkoxen, hango Euskal Herriko puntan. Orain horrek bizipoza emoten dau. Jakinik gainera, zein nekeza dan Nafarroan Euskalduna izatea. Hemen be ez da erreza baina han nekezagoa da euskaldun irautea. Araban gertatzen da. Kanpezun be egon naiz, eta egia da lehen ezinezkoa zala. Gure garaipentxuak edo aurrerapausuak onartzen jakin egin behar da. Sasoi batzuk idealizatu egiten dira: Bonaparterena, Azkuerena. Hori ezinezkoa da.

Aparteko garrantzia dauka lekuan-lekuko euskarak?

Lekuan lekukoak garrantzia dauka, nahiz eta dana ezin gorde, hizkuntza horrek lotu egiten gaitu geure susterrakaz. Eta maila batzutarako balio deusku. Bardin frantsesez, gaztelaniaz. Zuk badaukazu eredu bat, identifikatzeko zeure burua zeure historiagaz, zeure inguruagaz, zeure talde identidadea sendotzeko. Eta gero badagoz beste eredu batzuk beste gauza batzutarako behar dozuzanak, gizarte moderno honetan. Mendian isolatuta bizi bazara, baleiteke ez behar izatea besterik, eta bizi zaitekez zoriontsu. Bakotxak erregulatzen dau noiz bat, noiz bestea. Nik esango neuke badozu eri zure aitañi. Ederra da, oso polita...baina ezin dot esan Txurdinagan. Nork ulertuko deust? Eta ulertu ezkero zer pentsauko dabe? Burutik eginda nagoala. Neuretzako, klaseetan ikasleei beste eredu batzuk dagozala esateko gordetzen dodaz holakoak.

gaminde_liburuaKlasean esate baterako zer azaltzen dozu?

Klaseetan Felisa Torreko ipinten dot. Nire informantea, Laukizen jaiokoa, hemeretzigarren mendekoa. Gurasoak laukiztarrak. 90 urtegaz edo ezagutu neban. Han inguruan bizi izan zan, gehienez Portugaletera bendejeagaz. Laukizen hil zan. Badaukat euskaldun zaharra dan loba bat, gurasoak euskaldun barriak. Deustuan jaio da, ikastolara bigarren hankea sartu eta batera ikasi dau erdera. Suberte apur bategaz 22 garren mendea ezagutuko dau. Bien jaiotzen arteak ehun urte baino gehiago dagoz. Halan da bizimodua. Lehen Ondarroara joatea eskursinoa da. Orain gazteek dinoe, zer hartuko dogu pote bana Ondarroan? Eta badoaz. Hizkuntza bizimodura egokitu behar da eta egokitzen dan heinean eta tresnak egokitu ezkero, hizkuntza bizirik egongo da. Ahaztu barik, nondik gatozen. Prezio bat ordaindu behar da.

 

 

Euskara aztertzen dozunean beste hizkuntza batzuk be lantzen dozuz.

Ni beti izan naiz eta naiz oso hizkuntza zale. Gauza asko dakit hizkuntzen gainerako baina bat bera be ez dakit ondo. Hori gauza bitxia da, behar bada, hizkuntzalari batzuren arazoa da. Zaletasun hau euskarari be zor deutsat ze, gu Europan bizi gara, onerako ta txarrerako. Hizkuntza indartsu biren artean. Oso garatuta eta aztertuta dagoz, ez behar leitekezan gainako ondo baina ezin da konparau gure egoereagaz. Orduan, beti bizi izan gara euren gerizpetan eta formakuntzaz be beti gaztelania, frantsesa eta gero inglesa eduki doguz... Hizkuntza horren erreferentziakaz euskararen gauza batzuk ezin dira ulertu. Esate baterako, azentua. Ez da ulertzen. Polemikak be egon dira. Jose ignacio Hualde, Txillardegi...ibili dira aztertzen. Zer behar izan dogu? Mundura begiratu. Mundua askoz zabalagoa da, espainola eta frantsesa baino, eta Europa baino. Mundua etorri jaku ona, txolloa da.

Txolloa?

Ez dogu joan behar grabetan Tanzaniara, etxe ondoan daukaguz, eta prestak. Gauzatxuak grabatzen deutsiedaz eta euskarari aplikatzeko ezeze, teoria generalak egiteko be balio dau. Bardin gertatzen da beste esparru batzutan. Nirea fonetika, fonologia da. Japonesek irakatsi deustie Bermeoko edo Gatikako azentua ulertzen. Emozioak adierazteko ahots aldaketak Errumanieraz gertatzen dira esate baterako. Beste perspektiba bat emoten dau horrek. Eurentzako be baliagarriak dira geure ereduak. Orain emongo dogu kurtso bat, udakoa, zer irakasten deuskue kanpoko hizkuntzek geure hizkuntzaz.

Zein da zure oraingo ardurea.

Euskal Herri osoko belaunaldia hartu dot, ia 5000 inkesta egin dodaz 79-90 urteko belaunaldikoakaz.  Horrek belaunaldi horren argazki handi bat emongo deust. Ea gero 21garren mendeko gazte euskaldunak be harrapatzen dodazan. Osasuna lagun. Era horretara, matematikoki deskribatu ahalko geunke norantz goazen. Intuizinoa ez da bakarra. Horretan nabil. Ez dakit esku hartu behar dan, baina behintzat erakutsi zer dan, norantza goazen eta zein indar daukan eredu bakotxak.

Horren inguruko lana be eginda daukazu.

Hori Mendebalde Kultura Alkartearen Jardunaldietan aurkeztuko dot maiatzean, zein dan Bilboren indarra Bizkaia barruan. Gazteen produkzinoetan oinarrituta, zer egiten daben Bilboko euskaldunek, zein aldaketa gertatzen dabilen. Formula batzuren bidez, grabedade ereduen bidez zein litzatekeen Bilbok Bizkaian daukan indarra. Eta alderantziz. Beti be herri handietan oinarrituta. Ekuazinoetan konstanteak dagoz: distantzia, populazinoa, erabilpena, moldeen prestigioa...Gu ez gara elebakarrak eta indizeak behar doguz konstanteak aldatzeko. Matematikakaz nabil. Euskereagaz deskubritu dodaz matematikak.

Bizkaiko Gazteen Prosodiaz. Euskaraz eta Gaztelaniaz. Iñaki Gaminde. Mendebalde Kultura Alkartea. Ateka Aztergaiak, VI. da zure azken lana.

Hauxe da esku artean dodan liburua. Itaundu deustie: Zelan idazten dodan gaztelaniari buruz eukaraz? Ba liburu honetan 40 hizkuntza batuten dira eta inork ez deust itaundu beste 39ren gainerako zergaitik idazten dodan euskaraz. Ba, gura dodalako. Asko idatzi da euskarari buruz gaztelaniaz. Aukera bat da. Orain urte bi egin neban lana. Oraintxe arte egon da geldi. Bizkaian egin neban eta honek animatu ninduen jarraitzera. Euskal Herri osoan demasekoa izango da pentsau neban! Nire lehenengo emaitza da eremu honetan, gazteen azterketetan.

Eta orain zein da lehentasuna?

Proiektu asko daukadaz, gero zer gertatuko dan ez dakit. Orain, batu dodan guztia aztertu behar dot. Alde polita ibiltea da, hara eta hona, jendeagaz egon...baina orain behar handia egin behar dot, batzutan astuna be bada. Apurka-apurka egingo dot. Teoria hobetuz joango naiz. Beste alde batetik, Gasteizeko Eudia taldeagaz be banabil. Eurek Euskal Herriko proiektu osoa egin dabe, tradizinozko eremu linguistikoan. Nire lana eta eurena osogarriak dira. Ustiapena egin behar da orain. Proiektu bi esku artean beraz. Gero, ea hurrengo belaunaldia be harrapatzen dodan. Ikerkuntza hau baleiteke eskolako talde batek egitea, nigaz batera. Beraz, ikerkuntza ez da museorako izango. Didaktizatzeko balioko dau, eskoletan zer egin leiken jakiteko balioko dau. Eskolako eredu batzuk zaharkituta egoten dira. Nire departamentuan ondo gagoz baina intuizinoez gain datuak be behar dira.

*Iñaki Gamindero ahos jasoa eta ahozko lez transkribatua

 

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
duoyingduo     |124.90.132.xxx |2010-05-19 05:52:04
  Schedule ample interviews.Use every possible method to get
interviews——answering ads,using search firms,Wholesale Christian Louboutin Pumps
China Christian Louboutin Pumpscontacting companies directly,surfing the Web,and networking.Even if a
job is not perfect for you,every interview can be approached as
a positive experience.
Нужно ли ставить несколько цел  - Нужно ли ставить несколько целей сразу?     |93.116.64.xxx |2010-05-30 18:24:49
Нужно ли ставить несколько целей сразу?
Watch Womens  - Watch Womens     |59.61.153.xxx |2010-06-26 04:39:15
rift delighted with the aim ofken of Vintage Watches positive also over Replica Cartier Watches AMid you. their Replica Breitling Watches advantage Ladies Watch looks so polished and beneficial. i am muscularly stuffed in the company
of Replica Dolce & Gabbana Handbags, particularly the Replica Jaeger LeCoultre Watches measure, which is fabulous tightfisted! They discharge slightly pomotion
top of diversion, you flask alight 10% decomposed,if you instruction Replica Tag Heuer Watches and Replica Baume & Mercier Watches. The repayment token is 6fc44181e9.
do you yearn for to insert superior Replica Tissot Watches,Replica Dior Watches and Replica Richard Mille Watches porcelain? grab pay collapse mind on 4687812345115.
wow gold     |84.16.244.xxx |2010-06-28 09:51:53
par wow dans GameSavor, vous obtiendrez une grande surprise!
Anonimoa     |110.82.131.xxx |2010-07-14 04:36:39
Discount EasyTone shoes here. Reebok EasyTone wholesale. Reebok Easy Tone on sale.
Anonimoa     |110.82.131.xxx |2010-07-14 04:45:46
Fitness shoes of MBT andVibram Five Fingers are collected at our website. MBT Shoes on sale. MBT Shoes Clearance. You will find high-quality brand shoes at low prices.
gold wow  - gold wow   |66.79.177.xxx |2010-07-28 09:41:45
En ligne 24 heures gold wow Nous sommes des professionnels magasin en ligne WoW gold.
wedding dresses  - wedding dresses     |204.74.215.xxx |2010-08-13 08:55:45
wedding dresses wedding dresses
Wholesale wedding dresses wholesale wedding dresses
wedding dresses 2010 wedding dresses 2010
princess wedding dresses [b]A line wedding dresses[b]
tea length wedding dresses tea length wedding dresses
A Line wedding dresses A line wedding dresses
bridesmaid dresses bridesmaid dresses
mermaid wedding dresses mermaid wedding dresses
flower girl dresses flower girl dresses
Anonimoa   |125.70.58.xxx |2010-08-19 04:39:27
HOLLYWOOD'S biggest diablo 2 cd key stars are going to diablo 2 cd key war with Australian warcraft 3 cd key resources giant starcraft cd key BHP Billiton. wow gold A who's who of wow po A-List celebrities, achat gold wow including Tom Hanks, wow or Charlize Theron, Barbra world of warcraft powerlevelingStreisand and Cher, ffxi gil have launched a cheap ffxi gil high-profile campaign final fantasy xi gil in the US to wow power leveling halt BHP Billiton's wow powerleveling $US5 billion wow power leveling plan to build wow powerleveling a massive liquefied wow gold natural gas world of warcraft goldterminal off wow power leveling the coast of the wow powerleveling Los Angeles seaside wow leveling community of Malibu. buy wow gold Australian singer wow gold eu and actress Olivia wow geld Newton-John, a cheapest aion gold longtime resident aion online gold of Malibu, has wow gold also joined the fight cheap wow goldagainst the company wow gold."We want to stop wow gold cheap the BH...
Anonimoa   |125.70.58.xxx |2010-08-19 04:40:15
WILL the real wow leveling Hugh Jackman world of warcraft leveling please stand up? DFO Gold With five films Dungeon Fighter Gold due for release all points bulletin in the next six buy all points bulletin months, Jackman aion gold is doing his cheap aion gold best to avoid wow leveling being typecast. world of warcraft leveling While he's currently city of heroes influencedraped in sequins coh influence as Peter Allen city of heroes power level in the national all points bulletin tour of The Boy buy all points bulletin From Oz, aion gold Jackman will buy aion gold soon return to power leveling the big screen world of warcraft power leveling to romance Scarlett all points bulletin Johansson in Woody buy all points bulletin Allen's Scoop.aion goldThen it's back aion money to 19th century wow gold London in The Prestige, wow power level where he and anarchy online Christian Bale anarchy credits play rival magicians. anarchy online credits Next up voicing a silkroad gold penguin called...
Anonimoa   |125.70.58.xxx |2010-08-19 04:40:50
PATIENTS are runescape money heavily influenced runescape gold by celebrity role rs2 gold models when choosing rs2 powerleveling medical treatments buy runescape money and therapies, dofus kamas prompting a warning kamas dofus from the Australian achats kamas Medical Association. achat kama dofus In a trend dofus kamasdubbed "celebrity kamas dofus based medicine'', kamas online consumers are achetez kamas seeking out and kamas dofus copying their buy kamas idols' favoured achat kama treatments.The most kamas dofus achat popular include dofus kamas homoeopathy, acupuncture kamas dofus and ayurveda - a kamas dofusholistic Indian branch achat kamas of medicine. achat kama dofus A study, published Maple Story Mesos in the Medical maple story meso Journal of Australia, maplestory mesos has singled out ffxi gil idol-imitation as final fantasy xi gil a major factor buy ffxi gil in today's ffxi gil health market. ffxi11 gil Dr John runescape goldGullotta, from runescape2 powerleveling t...
Anonimoa   |125.70.58.xxx |2010-08-19 04:41:18
Kate Moss has wow gold the best limbs, wow gold Beyonce has wow gold the best butt, wow gold and Martine wow gold Mccutcheon has cheap wow gold the best boobs buy wow gold according to the buy cheap wow gold findings of a buy wow gold cheap survey conducted wow gold cheap by Reveal magazine cheapest wow gold ever in the UK. wow gold for saleThe magazine showed wow buy gold pictures of cheap wow gold celebrity bodies wow gold sale in bikinis to free wow gold 1000 lads on wow gold guide the UK streets, buying wow gold asking them to wow power level rate all the celebs world of warcraft cheap gold in the pics, world of warcraft gold reports the Sun. buy wow gold The survey revealed wow gold buythat Moss along wow gold cheap with the best buying gold for wow lithe limbs also sell wow gold has stunning thighs. wow gold cheap Superstar singer gold wow Beyonce, who proved wow gold online that one doesn't cheap wow gold have to be skinny wow gold buying to be sexy, won world of warcraft gold the maximum votes fo...
Seal Online Gold  - Seal Online Gold     |221.6.130.xxx |2010-08-23 03:46:22
Do you know Seal Online Cegel? Seal Cegel, Seal Online Gold and seal Gold all belong to this game. If you want to play this game, you need to buy seal cegel. If you do not know how to buy cheap seal online cegel, you can ask me. You will get so much seal online money from this game. loco Gold,
versace jeans  - versace jeans     |110.83.56.xxx |2010-08-31 10:42:30
I like things here. When I want to buyprada shoesItem is good, I will ed hardy hoodiesintroduce my friends to buy. on 17878996852007
pandora jewellery     |121.148.206.xxx |2010-09-06 05:24:34
Men's Silver Wedding Rings
Since ancient pandora jewellery times, jewelry cheap pandora has played an important cheap pandora uk role in romantic relationships, and pandora discount uk the wedding band has played pandora uk an integral part in pandora charm symbolizing the discount pandora charms permanence and sincerity of marriage. For a while there, men could only
find a wedding ring in various grades of gold; but today there
are several other options including platinum, sterling silver,
titanium, and tungsten. There are certain guidelines that your jeweler
needs to follow when placing a gemstone together with a
solitaire ring.The diamond ring should have pandora silver charms 4 to 6 prongs to be able to hold the gemstones together. Remember that a
bezel setting is better than a prong setting because it is a more
secure and is less likely to be damaged. Also, a heavier setting is
much s...
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 
 

Bizitzak argazki bidez kontatuz

Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela esaten da, eta egunkaria zabaltzea nahikoa da egia dela ikusteko. Kazetariak gauza asko kontatu ditzake, baina argazkilariaren argazkiak jartzen dio notiziari barrea ...

Gehiago irakurri

Garai zaharrak gogoan

Espainiako ejerzitoak badauka bere museoa, berriro ere. 1996ean erabaki zuen Jose Maria Aznarren gobernuak Madrileko El Buen Retiro jauregitik Toledoko Alcazarrera eramatea, eta uste baino sei urte beranduago amaitu dituzte lanak. Ejer...

Gehiago irakurri

Erpeak motz

Gaur ez dugu eskulturaz, pinturaz, arkitekturaz... hitz egingo. Artea izanda, artetzat gutxitan hartzen dugun zerbait dakargu orriotara: zinema. Ez gatoz gainera berri onekin. Metro Goldwyn Mayer (MGM) zinema etxea oso ...

Gehiago irakurri

Klasiko ezezagunak

Berri harrigarria argitaratu berri du El País egunkariak. Diotenez, 70 urtean biltegi batean gordeta egon da Velazquez handiaren koadro bat. Guk ezin dugu gauza handirik esan, haiena delako esklusiba momentuz, ...

Gehiago irakurri

Bartzelonatik mundura etengabeko lanean

News image

Gaurkolako egun batean jaio zen Antoni Gaudí i Cornet; 1852an. Kataluiniako modernismoko artistarik garrantzitsuena izan zen. Geometriaren eta bolumenen gaineko jakintza handia izan zuen, eta planoak egitea baino nahiago izaten ...

Gehiago irakurri

Artearentzat krisirik ez

News image

Eduard Manet inpresionismo garaiko margolaririk garrantzitsuenetakoa izan zen, eta 1878an berak bere buruari egindako autoerretratua 27 milioi eurotan saldu dute Londresen. Grezia bankarrotan dago, Espainiari diru-laguntzak emango ei dizkio Europako Gobern...

Gehiago irakurri

Mendira ezin badugu joan, mendia bertora

Eta Michelangeloren Pietatea Bilbon bertatik bertara ikusi dezakegula esango banizue barre egingo al zenukete? Ziurrenez bai; baina hantxe dago. Bai, Bilbon. San Frantzisko kaleko 14. zenbakian. Ez larritu, hala ere. ...

Gehiago irakurri

Luise Bourgeois hil da

News image

Bihotzekoak jota hil da Louise Bourgeois New Yorken 98 urterekin. Duela egun batzuk bihotzekoa izan zuen, eta haren ondorioz hil zen maiatzaren 31n. Agian bere izena ez zaizue ezaguna egingo, baina ar...

Gehiago irakurri

Eta moda arte bihurtu zen

Museoetan koadroak, eskulturak... ikustera ohituta gaude, baina horiek ote dira artetzat hartu litezkeen gai bakarrak? Bilboko Arte Eder museoan erakusketa bitxia bezain ederra jarri dute (ekainaren 29ra arte); izan ere, ...

Gehiago irakurri

Guernica eta Gernika

News image

73 urte pasatu dira Alemaniako Kondor Legioak Gernika bonbardeatu zuenetik, eta Pablo Picassok Guernica koadroa margotu zuenetik. Apirilaren 26an izan zen bonbardaketa eta ekainean amaitu zuen koadroa Picassok. Parisko erakusketa ...

Gehiago irakurri

IbilArte 10

News image

Badator IBILALDIA-10, eta aurten ere azken urteetako konpromisoari helduz berarekin batera IbilArte, Euskal Herriko arte garaikidearen erakusketa. IbilArtek estilo eta teknika ezberdinetako euskal artisten lanak bilduko ditu apirilaren 15etik 30era bitart...

Gehiago irakurri

Berezia eta bakarra

News image

Jaio zenean Magdalena Carmen Frida Kahlo y Calderon ipini zioten izena, 1907an. Hala ere, berak Mexikoko Iraultzarekin batera jaio zela esaten zuen; 1910ean hain zuzen ere. Beraz, aurten betetzen dira ...

Gehiago irakurri

Guggenheim berria lehentasuna ote?

News image

Ez da kontu berria Bizkaiko Foru Aldundiak Guggenheim Museo berria zabaldu gura duela Sukarrietan. Proiektuak hautsak harrotu ditu herrian eta eskualdean (Busturialdean), orain arte umeen kolonia edo udaleku izandako eraikinean ...

Gehiago irakurri

Modeloak gaisorik

News image

Egungo munduan ematen dugun irudiak balio du garenak baino gehiago, eta diotenez, ezer ez da dirudiena. Baina hau betidanik izan da horrela, antza. Hori pentsatzera eramaten gaitu behintzat Vito Franco ...

Gehiago irakurri

Mandalak: margoztea, terapia?

News image

Umetan marrazkiak margotzeko izan genituen liburu horietaz gogoratzen? Askotan eredu bat ageri zen eta haren kolore berdinekin margozten genituen azpiko irudiko atal zuriak. Beste batzuetan ez: paitaren lumei kolore berdea ...

Gehiago irakurri

Joseba Irazoki. Musikaria

News image

"Kulturari lotuta gabiltzanok ekarpen bat egiten dugula uste dut" Nafarroako Bera herrikoa da Joseba Irazoki. Musikarekin lotua, disziplina ezberdinetan lan egiten duen artista da. Onddo edo On Benito moduko proiektu pertsonalak ...

Gehiago irakurri

Albisteak 2.0

News image

Galder Gonzalez altsasuarra geologo eta primatologoa eta Patxi Gaztelumendi larrabetzuarra bertako ikastolako ikasia eta ondoren kazetari lanetan ibilia komunikabide ezberdinetan. Galderren interesak zientzia, Internet, egunerokotasuna eta zinema dira. Patxirenak, komunikazioa orohar. kultura partehar...

Gehiago irakurri

Agus Barandiaran

News image

"Ahalik eta jende gehien batuko zuen kantua egitea izan da Korrontziren erronka" Urte asko daramatza Agus Barandiaranek musikaren munduan. Trikitixarekin hasi zen lehenengo, ondoren Urgabe taldea sortu zuen eta, egun, Korrontzi fo...

Gehiago irakurri

Iñaki Gaminde "Euskereagaz deskubritu do

News image

Hizkuntzalaria eta irakaslea zara. Zelan hasi zinen irakaskuntzan?Hasi nintzen, aittu zelan dan gauzea, oso bitxia da. Ni behargina izan naiz, fabrika bateko behargina. 15 urtegaz hasi nintzan eta hor egon ...

Gehiago irakurri

Bizardunak

News image

  Langileak garenez, gure martxa eta parranda eguna kontzertuaren eguna da Iruñeatik dator festa giroa. Bizarrak, irlandar doinuak, dantza, musika eta parrandarako gogoa. Bizardunak talde berriak Euskal Herriko plaza eta areto guztiak ...

Gehiago irakurri

Maite Goñi

News image

• Ordiziarra, bere lehen urratsak ikusi zituen Ordiziako Jakintza ikastolako irakaslea.• Ingeles filologia ikasi bazuen ere, euskara, ekonomia bezalako gaiak jorratzen ditu.• Beti ere, beren lanetan IKTak, ikasleak motibatzeko erabiltzen saiatzen da.• IKTeroen sortzaileetako ba...

Gehiago irakurri

hack.in#badakigu

News image

Joseba Martosek eta Dabid Martinezek sortu zuten hack.in#badakigu elkartea 2006. urtean. Biak bermeotarrak eta Ibar Ezkerra Ikastola Politeknikoko ikasleak. Lehenengoa sistema administratzailea da eta bigarrena web garatzailea. Interes berezia dute, euskararen sustapenean eta t...

Gehiago irakurri

Maite Arroitajauregi

News image

Mursego (saguzarra portuguesez) izengoitiaren azpian Maite Arroitajauregi musikari eibartarra aurkitzen dugu. Proposamen berritzailea da berea, ohiko musika moldeetatik haratago daramatza bere abestiak. Estreineko diskoa plazaratu du. Besteak ...

Gehiago irakurri

Nagore Vega: Kazetaritza beste modu bate

News image

Oiartzunen jaio zen 1985eko otsailaren 24ean, Haurtzaro ikastolan lehenengo, Oiartzo ikastolan ondoren eta EHUn ikasi zuen. Kazetaria da, telebista bat, bi egunkari orokor, aldizkari, egunkari eta irrati lokal batean lan egin du...

Gehiago irakurri

Carlos Peña: "Hogei urtetan ez dut txan

News image

Tolosan jaio zen 1965eko uztailaren 19an, eta Laskorain ikastolan ikasi zuen. Igerilaria da, eta zeharkaldi luzeak egiten espezialdu da azken hogei urteetan. Abenturazaletzat ere badu bere burua, eta bakezale eta ingurugiroaren zaindaritzat. Ebro ib...

Gehiago irakurri

Karrika Antzerki Taldea

News image

Gure gizartean hizkuntzak ikastea kulturak ezagutzeko bide ohikoena dela uste dugu. Baina komunikatzeko era ugari daude, eta horietako bat da antzerkia. Durangon, herrialde desberdinetatik bertara etorritako gazteek eta jaiotzez durangarrak ...

Gehiago irakurri

The Cherry Boppers

News image

THE CHERRY BOPPERS. Funky taldea. Santutxuko taldea arrakastaren gailurrean dabil. "Play It Again" deitzen da bere bigarrengo diskoa eta jorratzen dituzten doinu funkyak leku guztietatik ari dira zabaltzen. Euren ...

Gehiago irakurri

Haritz Rodriguez - kazetaria

News image

Egunkari eta irratigintzan esperientziaduna. Internet eta teknologia berrien inguruan interes berezia. EuskalTube bideoak partekatzeko gunearen sortzailea. Blogaria eta Arraytxiki web laborategia bezelako ekimenen bultzatzailea. Haritz Rodriguez kazetaria baino komunikazioa eta batez ere Internetekin ze...

Gehiago irakurri

Xabi Strubell (Zura taldea)

News image

Hondarribia aldetik datorkigun taldea da Zura. Xabi Strubell musikariaren gidaritzapean "Kiribil" (Gor 08) deitzen da plazaratu duten bigarren lana. "Euskal bossa nova" ez duzula ezagutzen? Hona hemen Zura taldearen doinu ...

Gehiago irakurri

FRANCIS DIEZ - Abeslaria

News image

“Lagun gehiegi hil zaizkit bidean”20 urtetik gora eskenatoki gainean Grina, maitasuna eta sexua hitzek bere ahotan badakite nola elkarrekin bat egin Agertu eta desagertu egiten dira disko bakoitzaren ostean, orain agerian daude Burujabetza ...

Gehiago irakurri

Internet eta papera

News image

Aurreko batean Interneten idazteko gomendioak aipatu genituen. Hala ere, batzuetan gomendio horiek jarraitzea zaila izan daiteke, baldin eta papererako eta Interneterako edukia prestatu behar badugu aldi berean. Horretarako egokiena testu ...

Gehiago irakurri

Interneten idazteko gomendioak

News image

Interneterako idazten jakitea oso garrantzitsua da. Hipertestutik hasi eta multimedia baliabideak txertatzeko aukera arte beresitasun handiak dituen esparrua da. Oraindik, paperean idatziko balute bezala idazten dute askok Interneterako. Horregatik gomendagarria da...

Gehiago irakurri

Wordpress 3.0

News image

Wordpress blogak sortzeko erabiltzen den software tresna garrantzitsuena da gaur egun. Tresna honi esker bakoitzak bere bloga sortzeko aukera izango du. Zerbitzari propiorik gabe ere, mugatuagoa den arren Wordpress softwarea bu...

Gehiago irakurri

GTranslate euskaraz

News image

Behin baino gehiagotan hitz egin dugu hemen, euskara ikasi, idatzi eta erabiltzeko baliabidez. Oraingoan aldiz, euskara beste hizkuntza ezberdinetara itzultzeko aukera ematen duen tresna bati buruz hitz egingo dugu; Googlek be...

Gehiago irakurri

Ubuntu berria

News image

Ubuntu GNU/Linux sistema eragilearen banaketa berria kalean da. Gainera oraingoan, LTS (Long Time Support) modukoa da. Horrek esan nahi du, laguntza tekniko ofiziala denbora gehiagoan mantenduko dutela eta beraz esan da...

Gehiago irakurri

Twitter

News image

Twitter mikroblogintza tresna oso ezaguna egiten ari da, baita ohiko hedabideetan ere. Tresna horrek ahalbidetzen duen komunikazio azkarra da gakoa. Bakoitzak bere lagun sarean jasotzen duen informazioa errepikatzen du, jasotzen du...

Gehiago irakurri

Euskaraz ere informazio ugari

News image

Gero eta informazio gehiago eta iturri ezberdinetatik jasotzeko aukera dugu. Euskaraz ere aukera asko ditugu. Berria.info euskarazko egunkaria eta bere webguneaz gain, azken urteetan beste hainbat ekimen interesgarri sortzen joan di...

Gehiago irakurri

Teknologia sarean eta telebistan

News image

Interneten bideoak ikustea ohiko bihurtu da jada. Interneten zientzia, teknologia eta berrikuntzei buruzko informazioa bilatu eta aurkitzea ere. Bi gauza hauek elkartzen baditugu, azken berrikuntzei buruzko informazioa ematen duten bideoak iz...

Gehiago irakurri

Librezale berria

News image

Software librea euskaraz sustatzen duen Librezale taldea osatzen dutenek webgune berria jarri dute abian. Itxura berriturik, webgune dinamikoagoa eratu dute eta bertan zegoen informazioa eguneratu. Portadan albisteak modu argiagoan eskaintzen dira, ba...

Gehiago irakurri

ZutaGu ezagutza partekatzeko sare sozial

News image

ZutaGu sare sozial berria sortu du Elurnetek. Zutagu ezagutza partekatzeko sare sozial bat da. Bere helburua, besteekin ezagutza partekatu nahi duten pertsonak bildu eta beraien artean elkartzea da. Goi mailako ik...

Gehiago irakurri

Ubuntu Netbook Remix

News image

Ordenagailu eramangarri txiki eta merkeak asko ugaritu dira. Eramangarri txiki berri hauek aurrekoak baino merkeagoak eta oraindik eramangarriagoak dira. Kamara eta mikrofonoa izaten dituzte, pantaila txikiak eta prozesadore mantsoagoak. Prozesadore ha...

Gehiago irakurri

Androide bat zure mugikorrean

News image

Android gailu mugikorrentzako sistema eragile libre bat da. Googlek sortu zuen, baina orain Open Handset Alliance-k du kudeatzeko ardura. Sistema eragile honen oinarria Linux kernel bat da. Libre izatea eta ap...

Gehiago irakurri

bederatzi@2009

News image

Joxe Rojas bere Teknopataren txokoan, blogosferako hoberena zer izan den proposatu eta bozkatzeko aukera ematen du. Ekimen hau 2007tik egin du eta hasieran zazpi@2007 deitzen bazen gaur egun bederatzai@2009 da. Az...

Gehiago irakurri

XXI. mendeko telefonoa

News image

VoIP edo Internet bidez deiak egiteko aukera ezaguna da aspaldi gure artean. Ordenagailu bat eta Internet konexio batekin bakarrik deiak egiteko aukera dugu teknologia horren bidez. Askotan dei horiek telefonoz eg...

Gehiago irakurri

Azkue fundazioa

News image

Azkue fundazioa sortu berri da, euskara Interneten sustatzeko helburuarekin. Fundazioaren euskarria Bizkaiko Foru Aldundia da. Honekin batera,Deustuko eta Euskal Herriko unibertsitateak, Euskaltzaindia, Bilboko Udala ere patronatuaren parte dira. Aurkezpen publiko ...

Gehiago irakurri
logobie © Bizkaiko Ikastolen Elkartea (BIE) gardena